Maiatzaren 26an, DBH3ko ikasle talde bat Bilboko Azkuna Zentroan saritua izan da Booktrailer lehiaketan. Lehiaketa honen helburua irakurketa sustatzea eta liburuen bitartez proiektu desberdinak egitea da. Kasu honetan, trailer edo bideo laburrak sortzea, liburuaren inguruan interesa pizteko. Aukera daitezkeen hainbat liburuetako egile batek esan du liburu bat irakurlerik gabe ez dela liburu; eta honelako ekintzek honako hau ekiditu dezaketela azaldu du.
Finalera DBH3 eta DBH4ko kategoriako beste bi talderekin batera iritsi dira Larramendiko ikasleak, 250 euro eta abenturazko bidaia batengatik lehiatzen. Saria hainbat idazlek eta ilustratzailek banatu dute finala zuzenean transmititu den bitartean. Ainhoa Etxebarria aurkezleak finalistak aipatu, euren bideoak jarri, eta horren ondoren irabazlea esan du (Hemen Liburu Gaztea sari banaketa ekitaldia ikusgai).
Eder Rebolledo, Peru Arana, Peru Erkoreka, Beñat Basterra, Unai Egiño, Isma Murillo eta Kepa Goikoetxeak osatutako taldeak Beste gu liburua aukeratu du trailerra gauzatzeko. Ismak eta Beñatek egindako edizioak eta ikus-entzunezko efektuek berebiziko indarra eman diote bideoari garaipena lortu dezan. Epaimahaiak edizioa profesionala eta garatua izan dela azpimarratu du: “gutxirekin asko lortu dezakezue”.
Oso pozik jaso dute bonua, eta Alhondigatik irten ondoren, Bilboko Elkar liburutegira joan dira dirua gastatzera. Bakoitzak hainbat liburu, CD eta ikas-material erosi ditu. Irabazleek esan dutenez, sariaren beste partea erabiltzeko irrikitan egoteaz gain, hurrengo ikasturtera begira bideratuko den booktrailer lehiaketan parte hartzeko gogoz daude.
