Unitate honetan, Larramendi Ikastolako 3.DBHko ikasle bakoitzak euskarazko narrazio bana idatzi dute. Ikasgai honetan eman beharreko edukiak ikasi eta gero, hauek narrazioan aplikatu behar izan dituzte.
Proiektu hau euskarako azken lantzat hartu da, bakoitzak bere planifikazioa, pertsonaien eta generoaren aukeraketa, eta abarrekoak egin ditu. Konpetentzia astean hiruzpalau saio izan dituzte istorioa aurrera eramateko, eta irizpide batzuk zaindu dituzte: hizkuntza gramatikal egokia erabili dute, hiztegi aberatsa, hiruhilekoan zehar ikasitako haibat adjektibo eta hitz kopuru konkretu bat. Honez gain, lanak amaitu ondoren, ikasle bakoitzak bere narraziorako portada egoki bat irudikatu du, geroago denak era polit batean gelatik zintzilikatzeko. Irudi bakoitzaren esanahiak narrazioan kontatzen denarekin bat egiten du. Gela hornitzeko, lanetaz gain, gabonak datozela aprobetxatuz, gabon-argiak eta era horrelako apaingarri gehiago jarri dituzte narrazioekin batera.
