/

Adi tranpei!!

Larramendi Ikastolak, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, liztor asiatikoen tranpatzea abian jarri du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, Larramendi Ikastolak parte hartu du aurten liztor asiatikoen tranpatzean. Lortutako emaitzak benetako ikerketa zientifiko batean sartuko dira.

Liztor asiatikoa espezie inbaditzailea da eta bertoko erleari erasotzen dio. Horrek kezkatan ditu erlezainak, polinizazioa kolokan jartzen baitu.

Liztor asiatiko erreginak harrapatzeko asmoz, ikastolan lau tranpa daude kokatuta. Proiektuak maiatzera arte iraungo du eta, ondorioz, ondo zaindu behar ditugu tranpak.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, tranpari lotutako paskinean aurkituko duzue. Halaber, zuen gelako ekoordezkariekin jarri harremanetan edo zientzietako irakasleren bati galdetu.