Ager Izagirre: “Hainbeste jende ezeren truke lan egiten dagoela, hori dudarik gabe, onena”

Deia

Ager Izagirre Mungiako alkatea izan da 8 urtez, eta 2023a bere azken urtea da. Maiatzean hautapenak egongo dira, baina oraingoan ez da aurkeztuko. 

Autorea: Elene Elorriaga Barcina

Mungiako alkateak, Ager Izagirrek, gai askoren inguruan bere iritzia edo idealizazioa azaltzen du gaurkoan, bai gazteriari buruz, substantzia ilegalei buruz edota Mungia berari buruz.

  • Alkatetza utziko duzunez, nola ikusten duzu alkatetzara ordezkatuko duena?

Oso ondo. Hemen dago, Alaitz Erkoreka. Halere, lehenengo herriak aukeratu behar du, ez dakigu zenbat hautagai egongo diren, bost alderdi gaude, baina 6 edo 7 hautagai izan ahal dira. Nik Alaitz izatea espero dut, noski. Gure alderditik bera izango da hautagaia, nirekin alkate-orde bezala zortzi urtez egon da, eta nik berarengan eta berarekin joango den taldearengan konfiantza osoa daukat. Beste bat baden, bueno, herriak horrela erabakitzen baduen, onartu egin beharko da eta herriaren alde lanean jarraitu beharko da, ez dago besterik.

  • Zeintzuk dira, zure ustez, Mungiaren alde onak? Eta alde txarrak?

    Alde onenak, ba, ikusi, beti esaten da baina pertsonak, lehen esan doten hori, ezta, hainbeste jende ezeren truke lan egiten dagoela, hori dudarik gabe, onena. Gero, fisikoki edo, Mungiak daukana kokapen hona da, hau da, Mungian Bilbotik hamabost minutura zaude, Portutik hamabost-hogei minutura, ospitaletatik oso gertu, zerbitzu asko ditugu, herritik atera gabe denetarik duzu, zerbait behar baduzun, oso hurbil izan dezakezu, Bizkaibus zerbitzu, ona, hobetu litzakete, hobetu ahal da, baina nire ustez, ona, beste leku batzuekin konparatuta, superona. Eta gero, bizitzaren aldetik, gizarte arloan zerbitzu oso onak ditugu, bai pertsona nagusientzako, pertsona ezinduentzako, gure kaleak oso erosoak dira, mugikortasun eskasa dutenentzako. Eta gainera Mungian beti zerbait dago, zapatu domeketan beti zerbait dago, agian ez duzu gustuko, baina guk zapatu domeka guztiak zerbaitekin ditugu, bai elkarteek bai udalak antolatzen dituen gauzekin, orduan mugimendua beti dago, herria oso bizia da.

    Alde txarren aldetik, egin behar dena hobetu da, aurkitzen direnean, bizitza ez baita perfektua. Hobetu ahal ditugun hainbat gauza daude, baina ez nintzen horretan sartuko, agian deprimitu egin ahalko ginelako, balantzea oso positiboa da halere Mungian. Hemen oso ondo bizi gara orokorrean, badago oso txarto bizi den jendea, eta begirunea horretan jarri behar dugu, izan ere badago oso txarto pasatzen ari den jendea Mungian.

    • Planteatuta zeneukan helburu guztiak lortu dituzu? Ilusioa egin zizun proiekturen bat egin barik utzi duzu?

    Guzti-guztiak ez, begira, pasadan astean prentsaurreko bat egin genuen, noski, gu legealdiagaz hasi ginenean, 2019an, legaldi plangintza bat egin genuen, hurrengo lau urteetan zeintzuk diren lortu nahi doguzen helburuak, edo zein alkarte, edo ikastolak, hau da, epe laburrerako eta epe luzerako helburuak ipini behar genituen eta ditugu gero zer egin behar den jaiteko. Plan horretan helburu batzuk lortzeko 97 ekintza jarri genituen. Ekintza eta helburu horien %92 lortu dogu martxan jartzea. Egoera arraro batean gaudenez oso pozik gaude, norkn espero zuen lau urte hauetan pandemia bat, nork espero zuen Errusiak Ukrania inbaditzea. Halere, lehen esan dudan ahalegin handiagatik, bai udaleko taldearekin, bai herritar batzuen laguntzarekin %92 hori burutzea lortu dugu, eta horrez gain, bidean gertatzen diren beste gauzei ere erantzuna ematea lortu dugu, orduan, bai, pozik. 

    Nik uste dut Mungiak daukan arazo larrienetariko bat (eta aldaketa klimatikoa ikusita) uholdetasuna dela, noski, badakigunez, erreka ondoan dago herria, hau da, beste herri batzuetan bezala erreka herri erditik igarotzen da. Guk hor arazo bat daukagu, urtean hirutan edo lautan hor egoten gara, Lauaxeta zubi ganean ea noraino igotzen den, ea erreka aterako baden, ez den, begiratzen, hori arazo handi bat da, Mungiako udalak bakarrik ezin dionak erantzunik eman, eta oso zaila dena, izan ere, azken batean diru asko kostatuko luke. Hori konpontzeko etxe bloke bi bota behar direlako, hogeita zortzi etxebiitza gehi azpian dauden negozioak, orduan gehienbat udalak bakarrik ezin deuena egin da, eta beste batzukaz batera egin behar duena, orduan nik bidean zerbait dugula uste dut, baina ez da erraza izango.

    • Zure soldata 6500 eurokoa dela irakurri dugu. Ados zaude kobratzen duzun kantitate horrekin? Hau da, uste duzu lortzen duzun dirua egiten duzun lanarekin proportzionala dela?

    Bueno, lehenik ez da egia 6.500€ kobretan ditudala. Gero beste gauza bat soldata gordina da eta beste gauza bat etxera eroaten dena, zergak eta seguritate soziala kenduta. Ez naiz batere daukadan soldatarekin kejaten, badakit nik soldata oso ona dudala, eta hori horrela da. Baina bi gauza esan behar ditut, soldaten kontua erlatiboa da, hau da, hor udaleko langileek zenbat kobraten duten ikusi behar da, ez bakarrik alkateak, eta horren arabera agian alkateak zenbat kobratu behar dauen aterako zaizu. Gutxiago kobratu daitekeela, noski, eta gehiago, erebai. Argi eta garbi esango dizuet gauza bat, ni nire beharretik hona ez nintzen diruagatik etorri, eta ni orain nire beharlekure inolako pega barik bueltatzen naiz.

    • Gazteon errealitatera hurbilduko  gara orain. Nola ikusten duzu gaur egungo gazteria?

    Lehenengo definitu dezagun gazte izatea zer den, eta noiz hasten zaren gazte izaten eta noiz izten diozun gazte izateari, hori hasteko, ze nik 52 urte ditut eta nire burua gaztetzat dekot. Badakit gaztea agian ez naizela, nahiz eta nire burua gaztetzat eduki. 

    Adibidez guk gaztegunea daukagu, hor 12 urtetatik aurrera sartzen zarete edo gara, noski, 12 urtegaz ditugun arazoak, 15 urtegaz ditugun arazoak, 18 urtegaz ditugun arazoak, edo asmoak, edo gogoak, edo ilusioak ez dira berdinak, ez 25 urte ditugunean, oraindik gazteak garela, ez 30 urte ditugunean, oraindik gazteak garela, orduan noski, gazea izateak segun zer etapatan zauden erantzun desberinak ditu. Agian 16-17 urterarte edo 18 urterarte aisialdia, edo odno pasatzea, ikasketak, kirola, kultura gustatzen zaizu, horreri erantzun behar zaio, baina 18 urte dakozuzenean jadan unibertsitatera, lanera hasten gara, orduan arazoak beste batzuk dira, lana aurkitu beharra, formakuntza, gero etxetik irtetzeaz pentsatzen hasten zarela dator, orduan etxebizitza arazoa sortzen zaizu, bueno orduan etapa guztietan erantzun ezberdina emon behar da eta horretan saiatzen gara. Baina 40 urtegaz bere arazoak ditugu, 50-rekin, 60-rekin, 80 urte baditugun eta etxean bakarrik bagauden erebai, ama edo aita bagaren eta familia badugun eta gu etxean bakarrik bagauden ere arazo bat dugu. Orain, gazteen egoera zein den, nire ustez gizarteak orokorrean duen bezalakoa, beharrizan batzuk ditugu, gazteak garenean asmo batzuk ditugu, eta instituzioetatik laguntzen saiatu behar gara. Guk zelan laguntzen dugun, ba adibidez, gaztegunea daukagu, 12 urtetik aurrera, gero lonjatan zaudetenok edo dauzen gazteekaz bere beste programa bat dekogu martxan, ikusteko erebai hurbiletik dauden asmoak eta berrizanak. Udalaren izenean pertsona batzuk joaten dira, alkarlanean egoteko gazteekin. Gerora begira, agian etxebizitza bat alkotzeaz pentsatzen ari zara etxetik irteteko, diru laguntza bat daukagu, apur bat laguntzearren, pauso hori eman dezazun, eta gero, denontzat izan ahal diren hainbat gauza ditugu, ez bakarrik gazteentzat, kirol munduan, adibidez kiroldegia orain handitu egin dugu, baina bueno, guk kirola eta osasuna batzen ditugu, eta kirola ez da lehiaketa, kirola osasutsu bizitzeko izan behar da, gero lehiaketak ere gauza onak ditu, eta ez dago txarto. Beste alde batetik, ezin duguna da, zapaturo DJ bat ekarri, hori ere, ezin da, agian batzuek eskatuko zenukete DJ zehatz bat, edo talde zehatz bat, baina bueno, saiatzen gara bere jaietan edo animatzen.

    • Gazteontzako, Mungian proiektu berriak egiteko asmoa duzu?

    Ba, proiektu berriak igual hautagaiak izan beharko lituzkete, maiatzean izanda, nik esango dizut, lehen aipatu ditudanak, martxan daudenak, badakit ideia asko daudela hurrengo urteetan martxan jartzeko, hori bai.

    • Mungian gazteen aisialdia sustatzeko proiekturen bat dago?

    Niretzako garrantzitsuena da hor lonjen asuntoa dagoenez, ba, martxan daukagun programa hori, pertsona batzuk udaletik kontratatuta daude, kale hezitzaileak, gazteekin harremanak sortzeko, hor ikusteko aisialdia zelan antolatu daitekeen, ez bakarrik lonjan sartu eta hor egon, baizik eta lonjetatik urteteko eta harremanak sustatzeko herrian, eta gero sortu leikezan arazoak lonjetan bere ba zelan bideratu, tresnak emoteko, norberak ikusteko zer dan ona eta zer den txarra denontzako, eta bueno, hori, programa hori nik uste dot oso ondo dauela, haiekin modu normal, erraz eta lasai batean hitz egiteko eta arazoak kontatzeko espazio bat ematen baitizute.

    • Lonjetan dauden sustantzia ilegalen legalizazioaren alde zaude?

    Substantzia ilegalen arazoa badakizue zein den? Banalizazioa. Nik ez dakit ilegalak edo legalak izan behar diren, alkohola legala da, baina ezin duzu banalizatu, goizeko 7etan esnatu eta whiski kopa bat hartu, hori ez da normala ezta? Edo ostiral batean, ostegun baten, lonjara joan eta whiski kopa bat hartu, hori legala da, 18 urte dakouz eta “rraa”, hori ondo dau? Legala da, ondo dau? Ez. Ba besteagaz berdin, banalizatzen bada, “total, porrotxu bat erretea”, ba porrotxu bat erretea da whiski kopa bat hartzea, legala da? Whiskie bai, ondo dau? Ez.

    • Kezkatuta zaude gazteen artean azkenaldian gertatzen ari den indarkeriak gora egin duelako?

    Oso kezkatuta. Oso kezkatuta. Jadan udaltzaingoa institutoan egona da, ikastolan oraindik ez, hitzaldi batzuk ematen, ze, “que guay, hor pelea bat egongo da, goazen ikustera”, ba ez da que guay, da emakumeen kontrako indarkeriaren bezala, indarkeria da, eta indarkeria ez da inoiz arazoak konpontzeko bidea, inoiz, orduan horrek ere kezkatzen gaitu, eta ez bakarrik puntu baten ba udaltzaingoa edo ertzaintza joatea, egoerari aurre egin, baizik eta formakuntza behar dugu, eta ohartaraztea erebai, biolentzai ez dela inoiz konponbidea, orduan bai, noski gaudela kezkatuta.

    • Martxoak 8-ak bi egun barru izango da. Festetan uste duzu inkrementatzen dagoela biolentzia?

    Mungian zorionez ez, nik uste dut, zorionez, inkrementatzen ari dela horren kontrako jarrera eta sensibilizazioa, hau da, ez duzuela, emakumeok zertan jasan behar orain arte normaltzat hartzen ziren jarrera batzuk. Orain zorionez hori salatu egiten da, lehen ez, lehen “ah, bueno, es un baboso, ah, betikoa”, orain ez duzu aguantatu behar, hori da asko egon dena, nire ustez, zorionez. Nik uste dut lehen baino askoz gutxiago dagoela, lehen baino, esaten dot, nik zuen adina (14-15 urte) edo pare bat urte gehiago nituenean, hor egoera hori normaltzat hartzen zen, zoritxarrez.