Aitanaren dantzak kritikak jaso ditu oso sexualizatua dagoela esan delako.
Lorea Pereira
Aitana, 1999an Sant Climent de Llobregat-en jaio zen kantautore oso famatua da. Ezagun bilakatu zen Operación Triunforen bederatzigarren denboraldian parte hartzeagatik. Musika-lehiaketan bigarren postua lortu zuen, eta Espainia ordezkatzeko sei hautagaietako bat izan zen Eurovisión 2018ko Kanta Jaialdian. 18 urte betetzerakoan telebista programako finalistetako bat izan zen. Emozioak transmititzeko duen moduak eta bere karismak jendearen maitasuna ekarri diote, eta haren ahotsak milioika jarraitzaile irabaztea eragin dio.
Lehen albuma ‘’Spoiler’’ izan zen, bigarrena “11 razones” eta, azkenik, polemikoena ‘’Alpha’’. “Mi amor” bideoklipean bere dantza orokorrak aldatu egin du dantza sexualizatuago batengatik. Bideoklipean, diskoteka batean, aita-ama ezagun eta helduago baten berri ematen duten uneak ikus ditzakegu, berak zenbait elkarrizketetan esan duen bezala. Aurtengo egoerarik polemikoenetako bat bere dantza sexualizatuak izan dira. Inoiz ikusi ez ditugun dantzak erakutsi ditu eszenatokian, eta, umeei dagokienez, horrelako dantzekin ados ez dauden gurasoak ere agertu dira eta honen ondorioz zenbait kritika jaso ditu.
Aitanak nahi duen bezala hitz egin dezake. 24 urte ditu, bere ekintzez arduratzen jakiteko eta nahi duena bere gorputzarekin egiteko adina da. Bere musika, gertatzen diren uneak adierazteko, arte mota bat dela uste dugu, eta dantzek arte hori osotasunean espresatzen laguntzen dute.
