Alaitz Erkoreka: “Gure helburua mungitarren ongizatea da beti“

Larramendi Ikastolako ikasleek Alaitz Erkoreka alkatesarekin elkarrizketa izateko zortea izan zuten pasaden maiatzak 3-an, eta gauza askori buruz hitzegiteko denbora izan zuten.

Larramendi Ikastolako irrati gelan burutu zen elkarrizketa

GALDERAK ETA ERANTZUNAK

  • Zer ikasi zenuen?

Larramendi Ikastolan egin nituen ikasketak, eta selektibitatea egin eta gero enpresariala ikasi nituen, eta musika ere ikasi nuen, pianoko irakaslea, bai.

  • Noiz jakin zenuen alkatea izan nahi zenuela?

Benetan, ez da inoiz nire helburua izan alkatesa izatera heltzea, kultura eta euskara arloetan beti laguntzen ibili naiz Mungin, OLentzeroren etorrera ikastolara, Mari Domingi izaten, ta abar. Herrigintzaren taldera sartzen zara, lan pare bat egin, ideologikoki ere loturik nengoen haiekin, eta zortzi urte ostean ba alkatesara aurkeztera animatu zidaten.

  • Eta, aurkeztu eta ostean, zein helburu zeneukan, irabaziko ez zenuenik uste zenuen arren?

Taldeak berak proposatzen ditu zereginak. Nik kultura eta euskara bultzatzen aritu naiz betidanik, eta horrela jarraituko du izaten. Zereginen orria irakurtzen dute hiritarrek, eta horren arabera aukeratzen dute alkatea. Ni irten nintzen, nire orriko zereginak egiteko nahi zidalako hiriak.

  • Nola banatzen dituzue zereginetako lanak udalean?

Taldean zortzi pertsona gara, nirekin barnean, eta beste pertsona baten laguntza ere jasotzen dugu, beste talde politiko batekoa. Lanak arloka banatzen ditugu. Alkatea ezin da leku guztietan egon, eta koordinatua egon behar duen taldearen laguntza behar du askotan. Horrez gain, udalaren taldea dugu, 17 zinegotzirekin. Proposamenak hauek 17ren artean erabakitzen dira, eztabaidatzen dira eta baietz edo ezetz esaten diogu proposamenari.

  • Pentsatu al duzue berrikuntzarik Mungian?

Gure helburua mungitarren ongizatea da beti, bizi kalitatea eta zerbitzuak hobetzen. Laguntzak Mungiko auzo guztietara heltzea pentsatzen dugu, ez bakjarrik erdigunera: Emerando, Markaida, Larrauri… Osasun zentroa hobetzeko eskakizun asko eginak daude, anbulategira heltzeko zailtasunak direla eta,  eta proiektru asko martxan daude: eskaileramekanikoak, igogailua… Festa taldea ere lanean dugu jada Mungiko festetarako, gazteontrzat askoz ere dibertigarriagoa izateko… Kale garbiketa, bankuak, etab.

  • Hezkuntzaren publikotasunari zer deritzozu?

Nire ustez, aukerak egotea oso ondo dago, baina erraztasunak jartzea beti egongo da hobeto, eta eskola publikoak egoteak laguntza hori eskaini dezake, denok hezkuntza aukera berdina eduki ahal izateko.

  • Zein da alkate ona izatera heltzeko gakoa?

 Beti herritarrentzat onena bilatzea. Entzuteko prest izateko pertsona izan behar zara alkate ona izateko. Jendearen eskaerak entzun, erantzuna eman, etab. Edonor izan ahal da alkate, gogoak jarriz eta entrzute aktiboa izanez gero.

  • Zein da herritarren eskaeretara heltzeko iturriak?

Kalean ibiltzea eta komertzioetan bisitak egitea asko gustatzen zait. Han galderak egitea, gai interesgarriak jorratzea… Elkarteekin ere batzartzen gara, talde sozialen beharrak begiratzen ditugu, etab. Klaro, larunbat bat bada eta lagunekin banago, errespetu puntua ez da inoiz faltako eta ezdizut pikutara bidaliko, baina txarto irudituko litzaidake festa egunean disfrutatzen ez uztea. 

  • Garraio publikoa da gazteek gehien erabiltzen dutena leku batetik bestera mugitzeko, ute duzu trena kentzea erabaki ona izan dela?

Azkenean, trenez aukera gehiago dagoela, momentu honetan daukagun garraio publikoa autobusa uste dut oso ona dala, hobetzeko zer esango genuke? Autobusa igual elektrikoak izatea hobea izango litzateke baina daukagun frekuentzia Bilbo erdira joateko  ere kostaldera edo beste herrietara ondo dagoela eta azkenean busak ere gauza onak ditu.

Mungia: nire herria

Gazteria: zaintzeko gauza bat

Etxea: familia

Itsasoa: askatasuna

Mendia: denbora librea

Larramendi Ikastola: txikitako oroimenak

Ama: altxorra

Musika: bizitza

Pelikula bat: La vida es bella

Liburu bat: aldizkariak irakurtzen ditu

Drogak: ez

Denbora: librea

Adiskidetasuna: beharrezkoa

Toki bat: nire etxea

Erreferente bat: Nelson Mandela

Erreferente politiko bat: José Antonio Ardanza.

Oroitzapen bat: ikastolakoak

Mina: zauria

Poztasuna: bizipoza

GALDERAK PERTSONALAK:

  • Zein da zure egunerokotasuna asteko egun batean ?

Gaurkoa ezan ahal dizuet, badakizue Mungiak sari bat ematen diola isilean lan egiten duten jendeari goraipatzeko, gaur goizeko zortzietan eduki dut elkarrizketa bat 8 eta laurdenetan beste elkarrizketa bat, gero batzar bat Arrietan, gero hamabietan beste elkarrizketa bat eta horain zuogaz nago, zegun ba dekoz batzarrak bai barnekoak edo kanpotik datorren herritarrek gero ere Eusko Jaurlaritzarekin ere.

  • Normaletan asteburuetan zer egiten duzu?

Normalean ere eukiten dut agenda okupeta, nire alabaren jokoak ikustera joan nahiko nuke askotan baina ez dekot denborarik, beitu, aurreko asteburan libre izan neban, esan nahi dut ez neukan lanik, eta  joan nintzen saskibaloiko partido bat ikustera, gero oinez egin neban asko, asko gustatzen iate, mendira edo itsaso aldera joatea. Lanik edo ebentorik ez badut, familiarekin nago.

  • Zer iruditu jatzun gabarra eguneko ospakizun eta jokalariak zabaldu zituzten mezuak?

Bueno gabarra egunekoa oso potentea izan zen, neuk bere han egon nintzen, nik uzte dut azkenean gure nortazuna erakuzteko aukera bat zela, eta bueno gauzaren bat auznarketa bat bai egingo beharko zela, hobetzeko gauzak egon zirela .

  • Eta badaukazu luxusko kapritxoren bat?

Luxuskoa ez,adibidez iatea, kontzertuetara joarea horrelakoak.

  • Beno, eskerrik asko etorri izanagatik eta espero dugu oso ondo igarotzea astea.

Eskerrik asko zuei ere.