Alaitz Erkoreka: “Osasunaren eta hezkuntzaren alorrean herritarrei erraztasunak ematea da Udalaren helburuetako bat”

Maiatzaren 3an Alaitz Erkoreka Mungiko alkatearen bisita izan genuen ikastolan

Alaitz Erkoreka alkatea 3.DBH eta 4.DBHko ikasleekin solasean

Alaitz Erkoreka, Mungiko alkateak joan den maiatzaren 3an Larramendi ikastolan eskaini zigun elkarrizketa. Alaitzek alkate kargua hartu du aurton Mungian EAJ-PNVko eta PSE-EEko 8 lankideren laguntzarekin. Urte askoz izan da alkateordea Mungian, zazpi urte zehazki. Euskaltelen kudeatzaile komertziala, Mungiko Kultura, Euskara, Antolaketa eta Baliabide Orokorretan ere lan egin du. Azkenik aipatuko genuke emakume ezkondua dela eta 2 alaba dituela, biak Larramendi ikastolan hezita.

 

Alaitzek aipatu zuen osasunaren alorrean eta hezkuntzan herritarrei erraztasunak ematea dela Udalak duen helburu bat. Mungian berrikuntzak egitea ere pentsatzen ari direla adierazi zuen.  Udalaren helburua Mungia berritzea eta auzoak hobetzea, azpiegiturak erraztea, eta herritarrak Udaletik hurbilago izatea dela azpimarratu zuen. Osasun zentroaren kokapena hobetzeko asmoa ere badutela esan zuen, nahiz eta epe laburreko berrikuntzak ez izan.

 

Garraio publikoari dagokionez, sasoi batean Mungiak trena izan zuela kontutan izanda, trena erabilgarria izan daitekeela adierazi zuen . Baina ez ditu onurak bakarrik ekartzen, zailtasunak ere baditu. Gainera, “autobusak nahiko osotuta” daudela azpimarratu zuen, nahiz eta “seguraski hobetzeko gauzak dauden”,dio.

 

Elkarrizketa apur bat dibertigarriagoa eta pertsonalagoa bihurtzeko, hitzen jolas bat egitea proposatu genion Alaitz Erkoreka alkateari . Jolas hau ikasleek hitz bat esatean, alkateak hitz hori aipatzerakoan burura etortzen zitzaion lehen gauza esatea zen. Hasteko, herriko izena aipatu zen (Mungia) eta Alaitzek “nire herria” esan zuen. Gazteria aipatzerakoan, “jagoteko gauza bat” dela azpimarratu zuen. Ondoren, Larramendi ikastola esaterakoan “txikitako oroitzapenak” etorri zaizkio gogora. Jarraian musika zer zen galdetu zuen gure ikasleek eta musika “bizitza” dela erantzun zuen Alaitzek. Adiskidetasuna esaterakoan “beharrezkoa” dela dio eta haren erreferentea Nelson Mandela dela ere bai. Elkarrizketaren amaieran gai garrantzitsu bat agertu zen: Drogak. Alaitzek ez du segundu bat ere pentsatzen eta “ez” argi batez erantzun zuen.

 

Elkarrizketa honetan, Alaitzen ikasketak, esperientziak, bizitza pertsonala,  alkatea izatean zer sentitzen duen, denbora librean zer egiten duen eta beste hainbat xehetasuni buruz ikasi dugu, gure herriko alkatea hobeto ezagutzeko aukera eskainiz.

 

Eskerrik asko zure denboragaitik, Alaitz!