Arkada social taldeak gizartearen arreta deitu du

Arkada social musika talde euskaldunak “Hil orduko bizi” deitutako kantuarekin gizartearen arreta deitu du, bere doinu, mezu eta erritmo berezi eta adierazgarriarengatik.

Uxue Iratzagorria

Euskaldun harro bezala sentitzen garenontzat, euskarazko abesti hau gure gustukoa da. Gehien bat rock estiloa maite dutenentzat, genero honen euskal talde baten adibide ezin hobea da. Arkada social taldeak egiten dituen abestiek, “Hil Orduko bizi” kantuaren erritmo animatuaz gain,  transmititzen duen mezua da garrantzitsuena, orokorrean enpatikoak eta ulergarriak izan behar garela azaltzen du, doinu eta instrumentu askoren laguntzarekin.

Heriotzak izan ezik denak konponbidea duela esaten dute. Hori dela eta, nahiz eta behin eta berriz erori eta estropezuak eduki bizitzari gogor heldu behar zaiola kontatzen digu letrak. Lehen esan bezala, kanta enpatikoa da, izan ere, zu zoriontsua izateko ingurukoak zoriontsuak egin behar dituzula eta min egin baino lehenago sentitzera iradokitzen gaitu mezuak. Hau dela eta, jarraitzaile askok entzutean aurpegi harrituak agertu gara, abesti batek azaldu ahal dituen gauza guztiak ikusterakoan.