Aurpegi berdinak, nortasun galduak

Edertasun estandarrek gidatutako gizarte baten dilemak

Neska honen kirugia estetikoen aldaketa ikaragarria

Kirurgia estetikoak ohiko praktika bihurtu dira gure gizartean, gero eta zorrotzagoak diren edertasun estandarren eta segurtasun faltaren aurrean irtenbide azkarrak bihurtu dira. Zalantzarik gabe, prozedura hauek autoestimua hobetu dezakete, baina bisturiaren haratago begiratzea eta galdera bat egitea ere beharrezkoa da: zein prezioan?

Espainiako Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Elkarteak (SECPRE) aurkeztutako ikerketaren arabera, Espainian urtean 204.000 kirurgia estetikoko ebakuntza baino gehiago egiten dira, eta eskari handiena dutenak bular handitzea, liposukzioa eta errinoplastia dira. Datu honek erakusten dute normalizazio handia izan dutela eta horrek arrisku fisiko eta psikologikoak ezkutatu ditzake.

Egia da, kasu batzuetan, autoestiman eragin positiboa izan dezaketela. Beste kasuetan, epe laburrean soilik. Autoestima edo segurtasun falta hori gure barnean landu beharra duen zerbait da. Arazoaren hastapenetik ez bada tratatzen, bisualki konponduta dagoela dirudien arren, barruan hor jarraituko du. Hala ere, horrek ez du esan nahi pertsona bati benetan laguntzen dion kasurik ez dagoenik. Adibidez, kirurgia estetikoa, ebakuntza batek, istripu batek eta abar eragindako deformazio bat zuzentzeko erabil dezakegu.

Ospital edo klinika askotan, emaitzak seguruak eta asegarriak izaten dira. Hala ere, badira dirua bakarrik ikusten duten medikuak, ez paziente edo pertsona bat. Askotan mugak gainditzen dituzte, eta pazienteak ez dira aitortzen ere egiten. Adibide bikaina da Cindy Jackson, prozedura kosmetikoen kopurua handienagatik record Guinness-a duen emakumea. 52 kirujia estetiko ditu bere gorputzean, eta  gainera ez dirudi benetakoa denik.

Hala ere, sare sozialen eta iragazki digitalen gorakadak perfekzioa arau bihurtu duen errealitate paralelo bat sortu dute, eta edozein desbideraketa akats gisa ikusten da. Norabide honek esku-hartzerik gabeko egoeretara, etengabeko deserosotasunera eta kasu larrietan osasun-arazo serioetara eraman lezake.

Sare sozialek paper garrantzitsua betetzen dute gazteen artean kirurgia estetikoaren gorakadaren ondorioz. Instagram, TikTok eta YouTube bezalako plataformek ez dute erabiltzaileek edukia kontsumitzeko modua bakarrik aldatu, baita beren burua hautemateko modua ere. Iragazki, edizio digital eta itxuraz edertasun ideal perfektuak gorpuzten dituzten pertsonaia eragingarrien etengabeko eraginpean egoteak gazte asko beren itxura zalantzan jartzera eraman ditu.

Azken batean, kirurgia estetikoa ez da berez ona ezta txarra ere. Tresna indartsua da, irizpidez, etikaz eta mediku gainbegiraketa zorrotzaz erabili behar dena. Bere potentziala ospatzea, arriskuak alde batera utzi gabe, da gizarte gisa bilatu behar dugun oreka.