/

Aurreiritziak apurtzen dituen filma

Campeones filmak inpaktu handia izan zuen herrialde osoan. 2018. urtean estreinatu zenetik 19 milioi euro bildu zituen, 3 milioi bistia baino gehiagorekin. Sari ugari lortu zituen, hala nola, “Mejor guión de largometraje de comedia”, “Premios alma 2019” edo “Mejor película (Goya 2019)”. Hau guztia lortu zuen arrazoi ugarirengatik.

 Lehenik, adimen-desgaitasuna duten pertsonak kontratatu izanagatik. Horrek harrituta utzi zituen ikusleak; izan ere, momentu horretara arte ez geunden ohituta horrelako pertsonaiak filmetan ikustera. Horri esker, normalizatu egin zen sindrome desberdinetako pertsonak agertzea pelikuletan.

Horrez gain, aurreiritziak ere lantzen ditu filmak. Izan ere, horrelako pertsonek gizartean baztertuta egon daitezke, askotan edukitzen ditugun ideiengatik edo pentsamenduengatik.

 Horregatik guztiagatik, pentsatzen dugu guztiok ikusi beharko genuekeela film hau, askotan, jendea ez dagoelako ohituta egunerokoan aniztasunean bizitzen.