Azaroak 25, emakumeak gogoratzeko egun bat

Azaroaren 25teko irudi ohikoa.

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxisten aurkako Egunean, Euskal Herriko herri nagusietan feministek ekimenak eta mobilizazioak antolatu zituzten.

Maren Irazola, Gorka Larrucea

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 1993tik aurrera emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko adierazpena onartu zuen. Hortik aurrera, Euskal Herrian mobilizazioak eta ekimenak egin dira indarkeriari aurre egiteko. Aurten, “Pornografia indarkeria eskola bat da” leloarekin herri nagusietan ekimenak egin dira azaroak 25ean sexu ikasketa hobetzeko. Mobilizazioak herri nagusietan izan diren arren, hirietan egin dira manifestazio handienak eta jendetsuenak.