Azaroak 25: indarkeriaren aurkako borroka

Azaroaren 25ean, Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta egun honek garrantzi izugarria du mundu osoan. Gaur egun, oraindik ere, munduak ez du behar bezala ulertzen zer suposatzen duen indarkeria baten ondoren bizitza normaltasunez aurrera eramatea. Indarkeriak ez du soilik gorputza fisikoki erasotzen; psikologikoki guztiz hondatuta uzten du, buruan sartu-sartuta dituzun irudiak betirako markatuz. Horrek, askotan, biktimak isolatu egiten ditu, eta bizitza normal bat izatea ia ezinezkoa egiten du, izan ere, ahalduntzeak eta sendatzeak denbora eta laguntza handia eskatzen dute.

Egun hau beharrezkoa da, guztiok ditugulako giza eskubideak, emakumeek zein gizonek. Emakume askok indarkeria jasaten dute, askotan ingurukoen maltzurkeriak direla eta, “txantxa” edo “dibertsio” moduan ulertzen diren egoeretan. Hori ez da justifikagarria, eta horren ondorioz, emakume askori trauma sakonak geratu zaizkie behin betiko. Gizarteak askotan ez ditu ikusten egoera hauek, eta, hala ere, harrera egiten duen irudi horren barruan, emakumeek ez dute lortzen behar duten laguntza edo babesa.

Sarritan, emakumeak epaituak izaten dira euren erabakiengatik, adibidez, abortatzea erabakitzen badute. Gizarteak emakume horiek seinalatzen ditu, baina litekeena da, emakumeak abortatu nahi izatea bortxatzaile baten umea hazi nahi ez duelako. Bestalde, emakumeen janzteko moduak ere epaituak izaten dira, baina inoiz ez da justifikazio bat indarkeria ez delakoan defenditzeko. Emakumeek jendartean askatasunez bizitzeko eskubidea dute, inolako beldurrik gabe. Horregatik, ezinbestekoa da gizarteak ulertzea, emakumea edo edozein pertsona, ez dela inoiz erantzukizun horretan egon behar, eta inork ezin du erabaki bat hartuz indarkeria jasan behar.

Gainera, berdin du bortxatzailea psikologikoki nola dagoen; bortxatzaile bat beti izango da bortxatzaile, eta ez da errugabe bihurtzen. Emakume batek, bere gorputza hainbat aldiz garbitu arren, beti eramango du bere gainean bortxatua eta ukitua izanaren irudia. Eta, okerrena da, sarritan, biktimak beraien familiaren eta ingurukoen babesik gabe geratzen direla, haien hitza zalantzan jartzen delako. Inork ez du merezi horrelako tratu bat. Hori dela eta, garrantzitsua da biktimei babesa ematea, eta haien hitzak entzutea eta errespetatzea.

Horregatik, indarkeriaren aurka gogor borrokatu behar dugu. Azaroaren 25a egun garrantzitsua da, eta egun hori errealitate bihurtu behar dugu, genero berdintasunaren aldeko konpromisoarekin. Helburua denok lasai bizitzeko aukera izatea da, beldurrik gabe, isilik egotera behartuta egon gabe. Indarkeriarik gabe eta emakumeen eskubideak errespetatuz, guztiok bizitza duina eta askatuta sentitzeko eskubidea izango genuke.