Mungian hainbat instalazio daude kirol hau praktikatzeko
Madalen Bilbao, Nere Uribe, Tomás Corvalan eta Gontzal Ruiz de Apodaca
Kalistenia norbere gorputz-pisuarekin ariketa fisikoak egiteko prozesu bat da. Kirol sistema hau gure gorputza osatzen duten muskulu-kateen mugimenduetan oinarritzen da.
Azken denboraldian jarduera fisiko honek indar handia hartu du eta gero eta ezagunagoa da gure ingurunean. Kalistenia betidanik existitu da, gure gorputzaren pisuaz baliatuz ariketa fisikoak egitea delako, baina ez zen asko ezagutzen ezta kirol honi buruz hitz egiten. Hala ere, azken urteetan eragin handia izan du.
Kirol honek baditu lehiaketak baita ere. Espainian federazio bat dago FESWC (Federación Española de Street Workout y Calistenia) deiturikoa. Hainbat lehiaketa antolatzen ditu. Adibidez, 2022an Kalistenia txapelketa nazionaleko finala izan zen, Madrilen.
Kalistenia egokitutako parkeetan zein edozein gimnasiotan praktikatu ahal da. Mungian hainbat leku apropos daude jarduera fisiko hauek praktikatzeko. Parkeei dagokienez, Atxurizubi parkea dugu, eta gimnasioei dagokienez Udal Polikiroldegia, Fit Bai gimnasioa, Last fight Gym eta hainbat gehiago.
