Bakion pasaden astetik marea biziak egon dira eta olatuak 7 metrotara heldu dira. Hauek hondartza guztia bete dute, horren ondorioz, haien herriko surfistak ez daude oso pozik, izan ere, ezin dute beraien kirola praktikatu
Katalin Zuñiga, Eñaut Dieguez, Saioa Mesanza eta Ales Crucelegui
Bakion tamaina harrigarriko olatuak ikusi ditugu, 8 metrora iritsi dira. Haize izugarria egin duenez, horrek eragin du olatu hain handiak egotea. Horren ondorioz, surfistek ezin izan dute kirola egin, ez olatuek izan duten tamainagatik, baizik eta marea oso biziak egon direlako eta ezinezkoa izan delako itsaso horrekin olatuak hartzea. Bestalde, beraien segurtasunagatik hartu behar izan dituzte neurriak, oso arriskutsua delako itsasora sartzea egoera horretan.
Negua hurbildu ahala, Atlantiko itsasotik ekaitz gogorrak etortzen hasten dira eta Europa erdialderantz mugitzen dira. Lehenik, Atlantikoan daudenean, hego haizeak ekartzen ditu ekaitz epelak, baina Europarantz joan ahala, haizeak hotza eta euria ekartzen du. Azken astetan hegoaldeko haizeak izan ditugu, eta horixe bera da surfiestei gustatzen ez zaiena. Ostegunetik aurrera, berriz, ipar-mendebaldetik etorriko da haizea eta oso olatu handiak ekarriko dizkigu. Gauzak horrela, itsasoa oso nahasia egongo da eta surfistak, berriz ere, ezin izango dira uretara sartu. Horrez gain, marea biziak egongo direnez, hondartza guztia egongo da ur azpian eta inork ezingo du hondartzaz gozatu.