Bat, bat! Larramendi ikastolak albiste berri bat!

Larramendi Reportek lan-talde berria dauka eta prentsaurrekoa emango du martxan direla erakusteko.

Beste urte batez, DBH3 eta 4ko ikasleek albisteak zabalduko dituzte beraien aldizkari digitalean, Larramendi Reporten, hain zuzen ere. Ikasleek adierazi duten bezala, Larramendi Report bertan dela zabaldu nahi dute lau haizetara, horregatik, prentsaurreko bat bat emango dute urriaren 4an, eguerdiko 12:10ean DBHko eraikinean.

Ekitaldia aurrera eramango da ikasle guztien elkarlanaren bitartez, beraz, prentsaurrekoan, Larramendi Reporten zer egingo den jakiteaz gain, aukera egongo da lan-talde guztia ezagutzeko.