Batxilergoko ikasleak ikastolako harrien eta mineralen katalogoa egiten ari dira

Inguruko harrien eta mineralen bilketa egin eta datu guztiak bildu ondoren, katalogo digitala sortuko dute Larramendi ikastolako Batxilergoko ikasleek.

Batxilergoko ikasleak mineralen fitxa osatzen

Ikastolako Biologia eta Geologiako laborategian mineral eta harri asko daude, baina ondo identifikatu gabe eta asko, ondo sailkatu gabe.

Batxilergoko 1. mailako ikasleak lan horri heldu diote eta harriak eta mineralak identifikatzen ari dira, gero katalogo digital bat egiteko. Lagin bakoitzaren fitxa teknikoa egingo dute katalogoa ahalik eta osatuena izan dadin. 

Bukatzean, katalogo digitala denon eskura jarriko dute, interesa duten ikasleentzat eta irakasleentzat.