Born This Way: Musikaren iraultza, gizarte hobe baten bila

‘Lady Gaga’ lehen aldiz egin zen ezaguna 2005. urtean “The Fame” albumarekin, eta gaur egun arte, guztira 5 album eta 7 EP atera ditu, guztiak arrakasta handikoak. Britney Spears-en inspiratu zen artista honen album adierazgarriena 2011.urtean atera zuen “Born This Way” albuma da.

June Argaluza

LGTBIQ+ kolektiboa ikustarazten duen eta adierazpen askatasuna eta norbera maitatzearen garrantzia nabarmentzen ditu Gagak 17 abestirekin.
Albumak bere garaian, lehen postua irabazi zuen ‘Billboard 200’-ean eta gaur egun arte, 8.000.000 kopia saldu dira mundu mailan.
Musika Pop, Rock, Dance, Elektronikoarekin, eta Euro-pop, Techno, Ópera, Disco musika eta Rock N’Roll-en influentziarekin espresatzen da artista hau, hasiera batean, exitu handia lortzeko itxaropenarekin.
Albuma berez, oso adierazgarria izateaz gain, abesti bakoitzarekin mundu indibidualak sortzen ditu, bakoitza bere erritmo, melodia eta istorioarekin.
Abesti horietako batzuk, adibidez, hurrengoak dira:
“Americano” abestia: “Mis canciones son de la re-revolución. Mi corazón me duele por mi generación” moduko esaldiekin mezu berezi bat bidaltzen du gai politiko eta kulturalei, LGTBIQ+ komunitateari eta imigrazioaren legeei buruz hitz egitean.
“Born This Way ” abestia: “No matter gay, straight, or bi, lesbian, trasgender life. I’m on the right track, baby, I was born to survive. No matter Black, white or beige, chola or Orient’ made. I’m on the right track, baby, I was born to be brave” esaldiarekin LGBTIQ+ komunitateari, arrazen arteko berdintasunari eta adierazpen askatasunari buruz hitz egiten du, eta gizarteak jarritako estereotipoetatik irtetzeko animatzen du entzulea.
“Bloody Mary” abestia:“I won’t cry for you. See, when you’re gone, I’ll still be Bloody Mary” esaldiarekin erreferentzia egiten dio artistak XVI. mendean Ingalaterrak izan zuen María I Ingalaterrakoari. María Tudor, 300 protestanteren hilketaren arduraduna izan zen, protestanteak sute handi bateak erre bait zituen gizarte katolikoago bat sortzearen saiakeran.

Laburbiltzeko, album honek dituen alde onak, adierazten digun mezua eta originalitatea dira. Aldiz alde txarra, musikak duen doinu berezia izan daiteke, entzuleei Gagaren doinu sendo eta bereziak gehiegi egin daitezkeelako soinu altu eta fuerteez beteta daudelako eta estilo exzentrikoko abestiak direlako.

Nire ustez, gogoratu beharreko albuma da eta artista, bera, gaur egun ezagunagoa dena “Bad Romance” eta “Shallow” abestiak egiteagaitik, errespetatzeko artista bat dela iruditzen zait. Musika genero ezberdinak nahastera ausartu zen mezu polemiko eta esanguratsuekin arrazakeriz, homofibiaz eta matxismoaz betetako gizarte baten aurrean. Mendeetan zehar gauza hauek hobetzen joan garen arren, gaur egun ere, horrelako egoerak bizitzen ditugu eta garrantzitsua deritzot albumak transmititzen dituen mezuak birgogoratzea eta gure bizitzan integratzea gizarte justu eta berdintsuagoan bizi ahal izateko eta belaunaldi berriei bizitza hobe bat uzteko.