/

Burruntziak estaltzen ari dira

Burruntziak elkarrekin hegan

Udako oporrak bukatuta ikastolara bueltatzen garen egunotan, burruntziak estaltzen hasten dira. 
Ikastolako urmaelean hiruzpalau burruntzi gorri bikote daude eta egunotan estaltzen ikus daitezke. Horretarako, arrak eta emeak elkarrekin egiten dute hegan, emeak gero arrautzak jartzeko uretan.
Urmaelera hurbilduz gero bikoteka ikusiko dituzue hegan: arra gorria da eta emea arrea.