Albistea

“Cinco lobitos” pelikula grabatu da Bakion aurten

Aurten, Bakioko hondartzan eta Bakion kokatutako etxe batean “Cinco lobitos 2” pelikula oso famatua grabatu da

Nile Exposito, Elene Elgezabal, Lorea Pereira eta Oier Oruetxebarria

Urte honetan, ekainetik abuztura, Bakioko hondartzan eta bertako etxe batean “Cinco Lobitos 2”  deituriko pelikula grabatu da.

Film hau bi aldiz filmatu da, bigarrena kasu honetan Bakion. Filma “Goya” sarietarako izendatu dute  hamaika aldiz eta horietatik hiru irabazi ditu. Bigarren pelikula beste urte batzuetan grabatuko da, baina ez dago data zehaztuta.

Bigarren zatia zertaz doan ez badakaigu ere, “Cinco lobitos” lehenengoan Amaia, neska gazte ama izan berria ikusten dugu, eta amatasunean izango dituen zailtasunak. Bere bikotekidea aste batzuetan lanera joan denez, gurasoen etxera itzultzea erabaki du, Euskal  Herriko kostaldeko herri batera, eta horrela bere haurra zaintzeko ardura partekatzea pentsatu du. Amaiak ez dakiena zera da, orain ama izan arren, berak ez diola inoiz alaba izateari utziko.

Alauda Ruiz de Azúa euskaldunak zuzendu du filma. Alaudak beste film ospetsu batzuk ditu; adibidez, “Love at first kiss”, “Nena”… Aurten Cinco Lobitos zuzentzen duen zuzendariak Bizkaian zehar filmatzea erabaki du, hala nola Bilbon, Mundakan eta Bakion. Madrilen, Espainiako hiriburuan, grabatutako eszenak ere badaude. Pelikula honetan Laia Costa, Susi Sanchez, Lorena Lopez eta beste aktore batzuk ikusi ditzakegu.

Partekatu hau