Beldur Barik EAEko erakundeek egindako programa bat da, bere helburua gazteekin batera hausnarketak eta eztabaidak sustatzea da, gizartearen eraldaketan elkarlanean aritzeko eta gizarte sexista bat gizarte berdinzale bihurtzeko. Laburbilduz, Beldur Barik jarrera bultzatzea da lehiaketa honen xedea.
Beldur Barik lehiaketan Larramendi Ikastolako 3 DBHko ikasleek hartu dute parte, eta haietako bi taldek sari bana irabazi egin dute. Lehenengo taldea, Maialen, Ane, Iraia, Mikele, Nile eta Izadik osatutakoa da. Eta bigarren taldeko partaideak, Dana, Erin eta Nora. Beraz, gehiago jakiteko galdera batzuk egingo dizkiegu. Haien izenak, hauek dira: “Zure hitzen pisua” eta “Ez da soilik gurutze bat”
1.Zer iruditu zaizue lehiaketa?
Iraia: “Irabaztean poz handia sentitu dut.”
Nile: “Esperientzia ona izan da.”
Dana: “Dibertigarria izan da, ez nuen espero premioa irabastea.”
2. Zeuen lanetaz harro zaudete?
Iraia: “Bai, oso harro nago.”
Nile: “Bai,baina hobeto egon lehike.”
Dana: “Nik uste dut, hobeto egin ahalko genukeela, editatzerakoan…”
3. Espero zenuten irabaziko zenutela saria?
Iraia: Bai, espero nuen saria irabaziko genuela.
Nile: “Ez, ez nuen espero”
Dana: “Ez, ez nuen espero”
4. Zer egingo duzue diru horrekin?
Iraia: Gorde, etorkizun baterako.
Nile: Gorde, gabonetan zeozer nahi dudanerako.
Dana: Oraindik ez dut pentsatu, baina segurazki gordeko dut.
5. Lan hau prestatzerakoan, ohartu zarete zelako jarrera matxistak dauden gizartean?
Iraia: Bai, konturatu gara jarrera matxista asko daudela, adibidez, komentario matxistak…
Nile: Informazioa bilatu dugu bideo hau egiteko eta horren ondorioz, gehiago ikasi dugu matxismoari buruz.
Dana: Bai, zer jarrera matxista zeuden pentsatu behar genuelako bideoa egin ahal izateko, albisteak begiratu genituen eta datuak baita ere, ahalik eta errealistena izan dadin.
