DANAK VALENTZIA ETA INGURUAK SUNTSITU DITU

Eurite eta ekaitzen ondorioz hainbat hildako izan dira

DANAk eragindako kalteak Paiporta herrian 2024ko urriaren 30ean

Azkenaldian, Valentziak egoera oso gogor bati aurre egin dio eurite handiak eta ekaitz gogorrak ekarri dituen DANA dela eta. Horrek hainbat gunetan uholdeak, mugikortasun sailtasunak eta azpiegituretan kalteak eragin ditu. 

Valentzia izan da DANAren ondorioak gehien jasan izan duen lurraldea, eta dagoeneko hainbat hildako eta desagertutako utzi ditu. Urriaren 31ko datuen arabera, konkretuki 92 hildako egon dira, eta lurreko 200 eta aireko 70 erreskate egin dira. Beste leku batzuk ere oso kaltetuta egon dira; adibidez, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Extremadura.

Egoeraren jarraipen zehatz bat egiten ari dira eta herritarrei neurriak hartzea gomendatu diete. Gainera, larrialdi zerbitzuak garbiketa eta berreskuratze lan handiak egiten ari dira kaltetuen eremuetan. Adierazpen instituzional baten arabera, Espainiako Gobernuak “beharrezko baliabide guztiak behar den denbora guztian” jarriko ditu denboraleak kaltetutakoentzat normalitatera ahalik eta arinen heltzeko. 

DANAK utzi dituen suntsipenengaitik 3 dolu egun egitea erabaki du Espainiako Gobernuak.