Eguzkiloreak inspirazio

Eguzkiloreak abestia Zetak eta Neomak taldeek abesten dute. Abesti hau 2023ko abenduan kaleratu zuten eta koreografian ikusi ahal dugun moduan, zazpi partaide euskaldun daude. Janzkerari dagokionez, kolore deigarriak ikusten dira nahasturik: gorria, urrea eta zuria. Nafarroako ohiturazko janzkerarekin daudela ondorioztatzen dugu. Horrez gain, euskal kultura, folklorea eta modernitatea uztarturik daudela esan daiteke. Partaideen belarritakoetan fijatuz gero, eguzkilore forma dutela ikus genezake. Gainera, ilea batuta dute modu moderno batean eta orrazkera oso deigarria da, egunero ikusten ez dugun era batera daramatelako.

Atzeko planoan, kolore argi-ilunak daude; beltza, marroia eta gorria. Koreografiari begira, letra dantzarekin  bat datorrela esan genezake, izan ere, ez dago koreografia konkretu bat, bakoitzak berea dantzatzen du nahi duen moduan, erritmoak aldatuz. Modu zeharo aproposa abestia batzuetan bizia delako eta beste batzuetan geldoagoa.

 

“Eguzkiloreak” kantua oso egokia da herriko festetan eta erromerietan jartzeko, tabernetan edo kotxean entzuteko. Erritmo itsaskorra du Zetak eta Neomak taldeek elkarlanean egindako kantu honek. Gu Zetak eta Neomak-en abestia berriro entzutera joango gara, zu ere animatu zaitez!