EKIMAKER proiektua abian da ikastolan

LH 3 eta DBH 3ko ikasleak otsailerarte arituko dira proiektu honetan lanean

LH 3 eta DBH 3ko ikasleak elkarrekin lanean

EKImaker lankidetza proiektua eta bere testuingurua eta ezaugarriak ezagutzeko lehen pausoak ematen hasi dira LH3 eta DBH3ko ikasleak Larramendi ikastolan. LH, DBH eta Lanbide Heziketa etapen arteko elkarrekintzak bultzatzen dituen proiektua da EKImaker, Teknologia alorreko lehen unitatean lantzen dutena.

STEAM arloetan izaera ekintzaileko jarrerak indartzen ditu EKIMAKER ekimenak: sormena, komunikazioa, elkarlana, “maker” izaera eta konstantzia. Honen helburua etapa desberdinetako ikaskideen elkarlanean oinarrituta, egingarriak diren makina berritzaile eta harrigarriak asmatzea da.