2025ean haien tourrari amaiera emango dion kontzertu bat egitea izan dute buruan. Jendeak hainbeste maite dituenez, bost ordutan sarrerak agortu zituztela ikusita, beste bi data gehitu dituzte.
Elene Elorriaga
Bost taldekideko banda hau 2005ean hasi zen musika egiten, eta gaur egun zazpi disko dituzte: Vendimia Seleccionada, Hacia la Luna, Zure Mundua, Beldurrik ez, Ametsetan, Aukera Berriak, eta Guretzat. Urte honetan haien “Aukera Berriak” abestia, ETB1 minbiziaren aurkarako kanpainarako aukeratu da, eta ikastola askotan ere hau ikasi behar izan da, laguntzeko. Gainera, 55 minutuko dokumental batez ere baliatzen dira, talde bezala izan duten ibilbideari buruz.
Gaur egungo gazte askok gogoko dute talde hau, euskaraz abesti politak eta itsasgarriak egiten baitituzte. Lagunen edo familiaren artean abestea edo entzutea gustuko dute askok, euskaraz denez gure hizkuntza sustatzen baita, sexista ez den modu batean.
Halere, beste gazte askok ez dute musika mota hau gustuko, beste musika mota batzuk nahiago dituztelako. Alde batetik, ziurrenik ez dute euskal musika honen bidez definituta egotea nahiko, beste musika mota batzuez baizik. Beste alde batetik, egungo gazte gehienek beste hizkuntza batzuetan entzuten dute musika, gaztelaniaz edo ingelesez askotan.
Nire ustez, gaur egun asko entzuten den musika talde bat izateak asko esan nahi du. Hau da, nahiz eta duela urteetako abesti edo taldeak oso onak izan, denbora aldatzen doa, eta guk ere aurrera egin behar dugu, beraz talde berriak izatea gauza on bat da. Horrez gain, 2025ean 20 urte egingo dituzte musika egiten hasi zirenetik, eta horregatik kontzertu batzuk gehitu dituzte. Harrigarriena da, nahiz eta bi urte barrurako izan, kontzertu hauen sarrerak lau edo bost ordutan agortu dira. Nik batzuetan nire lagun onenarekin entzuten dut musika talde hau, beraz guretzako abesti batzuk oso bereziak dira, pertsonalak sentitzen baititugu, eta ez dut uste hau gertatzen zaien bakarrak garenik.
