/

Errealitatea bezain gordina, “Érase una vez en Euskadi”

Garai bateko egoera politikoa islatzen duen pelikula da "Erase una vez en Euskadi".

“Érase una vez en Euskadi” 2021.urtean argitaratutako pelikula da. Aktore eta pertsonaiei dagokienez, aktore famatu bat ikus daiteke, Aron Piper; eta, beste aktore askoren artetik, Luis Callejo, Aitor Calderon eta Maria Isasi daude. Pelilulan 12 urteko mutil talde batek bizitakoak ikusten dira: galerari eta zoritxarrari aurre egiten ikastea zer den ezagutzen dute, adiskidetasunaren botereari esker. Guztia gertatzen da ETAren indarkeriak eta heroina kontsumitzeak gazteen artean eragindako hondamendiak markatutako giro batean.

 Film honek, esan bezala, 4 mutikoren bizitzak erakusten dizkigu, bakoitzaren familia eta egunerokoa ezagutuz. Pelikulak 1985. urteko uda beroari egiten dio erreferentzia, mutil gazte hauen gorabeherak sentimenduz kontatuz eta garai hartako gatazkak Euskal Herrian oztopatutakoa azalduz.

 Ideologia politikoarekiko eta gizartearekiko daukagun ikuspuntuaren arabera, pelikula honi buruzko iritzia alda dakiguke. Film hau oso erreala eta erreindikatiboa da, urte latz horietan gazteen artean gertatzen ari zena modu egokian erakusten duelako. Aitzitik, nahiz eta pelikula ona izan, garai hartan bizitako pertsona batzuen iritziz, pelikulak ez du ondo erakusten Euskal Herrian bizi zena, eman ziren gertaerak eraldatuta agertzen direlako. Bestalde, asko dira identifikatuta sentitu direnak ere, adibidez, Lourdes Bellok zera esaten du pelikularen gainean:  “Asko gustatu zait pelikula, nire bizitzako etapa bat gogora ekarri didalako, izan ere, neu ere emigranteen alaba naiz eta Euskadin hezi nintzen”.

 Beraz, hau dena ikusita “Érase una vez en Euskadi” ikustea gomendatzen dugu.