Erregai fosilen ekoizpena mugatu ezean, planeta bi gradu baino gehiago berotuko dela ohartarazi dute

Herrialde gehienek ez dituzte 2035 urterako karbono isuriak murrizteko planak aurkeztu.

Petrolio hobi bat Saudi Arabian. ALI HAIDER / EFE

Parisko hitzarmena sinatu zenetik hamar urte beteko dira, eta zalantzak daude planetako tenperatura soilik bi gradu igotzera helduko denik. Stocholmeko Inguruneko Institutuak eta Climate Analytics -ek argitaratuko txostenean diotenaren arabera, munduko gobernua energia berriztagarria aurrera eramaten saiatzen ari bada ere; petroleoa, gasa edo ikatza erabiltzeari ez diote utzi, are gehiago, haiekiko laguntza gehiago bidaltzen ari dira. Beraz, haien aurreikuspena, hurrengo urteetan ez dela lortuko 1,5 eta 2 graduren aretan tenperatura igotzea da, hau da, tenperatura diotenarena baino are gehiago igoko dela.

Berotze honek planetaren tenperatura 2 gradu igotzea espero da, baina 1.5 gradu baino ez igotzeko, 2030. urteraino aurrekisutita dagoen erregai fosilaren erdia baino gutxiago kontsumitu beharko litzateke. Hau da, kontsumoa, gaur egungoa baino %77 txikiagoa izan beharko luke. Honez gain, ikerlariek 2023. urtean idatzi zuten txosten baten emaitzek, gaur egun arte kontsumitu den erregaiatren erdia solik erabili beharko zela aurrekusi zuten; beraz, bi urteko denboran, emaitzak biderkatu egin direla argi dago (txarrera). Guzti hau gutxi balitz, erregaia sortzen duten herrialde handiei galderak egin zaizkie, eta %80ak baino gehiagok, haien produktua bikoizteko asmoz daudela zihurtatzen dute. 

Nazio batuen Batzar Nagusiak, plazaratu du txostena. Hau da, albiste hau jakinarazi digu. Batzarra 23an hasi zen, Nazio Batuen erakundearen New Yorkeko egoitzan. Nazio batuen klima aldaketari buruzko esparru hitzarmeneko herrialdeek, biltzar honetako bigarren egunean, (irailak 24) aurkeztu behar dute nazioaren arabera zehaztutako ekarpenak. Oraingoz, 196 herrialdetatik, 31-k, bakarrik aurkeztuko dute 2035. urtera arteko proposamena. 

Txina, atmosferara karbono gehien isurtzen duen herrialdea izanik, irailak 24an aurkeztuko du bere plan berria kutsadura murrizteko. Europar batasunak, bere aurkezpena atzeratu du, eta urriaren amaierararte itxaron beharko dugu arazo honi hamar urte barru erantzungo dion inplementazioa ezagutzeko. Horren ordez, Txinak bere asmoak jakinaraziko dizkigunean, gure kontinentearen batazunak «intentzio gutun bat» eramango duela zihurtatu du.