Gaztetxeak herriko gazteentzat beti izan dira topagune, sormen‑gune eta ekimen berrien motor. Urte batez itxita egon ondoren, proiektu hau berriro ireki da indarberrituta eta helburu argiekin. Horregatik, gaurko elkarrizketan, gaztetxearen arduradun batekin hitz egingo dugu, Intza du izena eta Larramendi ikastolako ikasle ohia da: zein helburu dituzten, zein ideia izan zuten hasieran eta zein oztopo gainditu behar izan dituzten proiektua gaur egun dena bihurtzeko.
Gainera, jakin nahi dugu zer estrategia erabiltzen duten jendea erakartzeko, zein jarduera antolatzen dituzten eta nori gomendatuko lioketen gaztetxera hurbiltzea. Elkarrizketa honen bidez, gaztetxearen egungo egoera, etorkizuneko planak eta komunitatearentzat duen garrantzia hobeto ezagutuko ditugu.
Zein da gazte asanbladaren helburua gaztetxearekin, zer bilatzen da proiektu honekin?
Gazte asanbladak gaztetxea bere jarduna egiteko leku publiko bat bezala ikusten du, eraikina herriratuz. Horrela, gaztetxea, politizatzeko eta ekintza desberdinak burutzeko lekua izanez. Herrian dagoen espazio publiko faltaren beharra betetzen du, bertan, bai norbanako bai eragile orok erabili dezake gaztetxea kontzertuak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak… gauzatzeko.
Zein ideiarekin ireki zen gaztetxea hasieran?
Lehen esan bezala, espazio publikoaren erabileraren mugapena izan zen arrazoi nagusietako bat, beste arrazoi batzuekin batera. Duela 11 urte okupatu zen lehen aldiz gaztetxea, ordurarte Mungiak ez zuen gaztetxerik izan baina honen beharra aurkitzen zuen. Orduan, Gazte Asanbladak Errota herriratzea erabaki zuen.
Urte batez itxita egon da gaztetxea; zein arrazoi izan dira eta nola konpondu dituzue?
Pasa den uzteilean udaletik dei bat jaso genuen eraikinak inspekzio tekniko bat pasatu behar zuela esanez, hurrengo egunean, inor abisatu gabe ilegalki sartu ziren eraikinera eta atean giltzarrapo bat jarri zuten gu sartu ez egiteko. Inspekzioaren txostena eskatu zitzaien baia gaur da eguna ez dugula txosten hori jaso. Beraiek diotenez, teilatuaren egoera txarrak bertatik ateratzea behartzen gaituen informea daukate. Hala ere, guk gure arkitektoarekin batera, kontrainforme bat egin eta beraien gezurrak argitara atera ditugu. Beraz, argudio teknikoez mozorratutako desalojo politiko bat izan da hau, udalgobernuak bere kontroletik kanpo gelditzen den eragile oro bere agendatik kendu nahi duelako. Honen aurren, gazteok gaztetxearen beharra ikusten dugunez herrian, errotara sartzeko autua hartu dugu berriro, teilatuko arazo garrantzitsuak gure kabuz konponduz, autogestioz. Herriko sektore handi bat errepresentatzen dugula erakutsi dugulako eta 11 urteko ibilbidearen ostean eraikinarekiko zilegitasun bat daukagulako.
Zer oztopo izan dituzue gaztetxea sortzeko edo berreraikitzeko prozesuan?
Izan dugun oztopo handi bat udala izan da bere osotasunean. Izan ere, desalojatu gintuzten momentutik, beraiekin hitz egiten saiatu ginen, baina ez genuen erantzunik jaso, oraindik ez dugu jaso. Horrez gain, errepresioa ere izan da oztopo nagusi bat, gaztetxea desalojatzen etorri ziren egunean, asanbladako bi kide identifikatu zituzten. Gainera, kontrol soziala ere oztopo izan da, gaztetxea erabat kontrolatuta egon da udaltzaingoengandik. Baita gazte asanbladak egindako egitarauak guztiz kontrolatuak egon dira.
Zein estrategia erabiltzen dira,batez ere gazteak gaztetxera erakartzeko eta parte hartzera animatzeko?
Eguneroko eztabaida da hori, ez dago formula zehatz bat gazte sektore berrietara heltzeko. Errotako proiektua herriarentzat bideratua da, beraz, edonor etorri ahal da bere ideiak edo proposamenak ematen. Gazteak espazio bat behar dute antolatzeko edo bere beharrak asetzeko, eta gaztetxeak funtzio hori betetzen du. Herriarentzat irekia da eta herriarentzako ekintzak opatzen ditu.
Zenbat urtez egongo dela irekita uste duzue edo zenbat denboraz gustatuko litzaizueke proiektua mantentzea?
Uste dut guztiori gustatuko litzaigukeela gaztetxea zabalik egotea hemetik aurrera, beharrezkoa dela uste dut gazteontzat. Hala ere, lehen esan bezala, udalgobernuaren eskuetatik kanpo aurkitzen denez, hauek gure proiektua deuseztatzen saiatuko dira. Beste herrietan ikusi den bezala (Igorreko Kiñu gaztetxea, Errekaldeko Etxarri II gaztetxea, Zornotzako Matrailu…) gaztetxeen kontrako ofentsiba bat pairatzen hari gara eta horrek guregan ere eragina du. Zaila da jakitea noiz eta nola etorriko diren, baina gertatuko dela beti buruan eduki behar dugu eta horretarako gazteen babesa beharrezkoa da.
Zein motatako jarduerak antolatzen dira gaztetxean?
Hainbat jarduera antolatzen dira, euskarazkoak, proposamen guztiak ongietorriak dira. Jarduera kulturalak (kontzertuak, bertso saioak, liburu aurkezpenak, bakarrizketak…), jarduera politikoak…
Zergaitik gomendatuko zenukete gaztetxera hurbiltzea eta zergatik?
Gaztetxeen proiektua sustatu beharra dagoelako gomendatuko nuke gaztetxera hurbiltzea, gazteok herri mugimenduan parte hartu behar doguleko, herri eredua aldatuz, gazteontzat herrian leku bat sortuz. Bakoitzak bere ideiak eramanez eta gazteontzako leku eroso eta publiko bat sortuz.
Zerbait nabarmenduko zenukete gaztetxeari buruz jendeari transmititzeko?
Gaztetxea gazte guzitei irekita dagoela, eta guztiak gonbidatuta zaudetela gaztetxera baita gazte asanbladara. Horrezgain, gaztetxeak euskararen erabileraren sustapena dakarrela. Euskerak gaztetxeak behar ditu.
