Ets taldearen “Abuela Maitea” abestiaren bideoklipa da abesti guztien artetik hunkigarriena

Iñigo eta bere amona Isidra

El Tol Sarmiento, “ETS” izenez ezagunagoa, 2005ean sortu zen euskal talde bat da. Azken urteetan oso ospetsu bilakatu da; izan ere, ume, gazte, nagusi askok gustuko dute. “Abuela maitea” abesti famatuenetariko bat da. Abesti sentimentala da eta gainera bere letrak esanahia berezia du. 

 

“Abuela maitea” duela 2 urte (2022an) plazaratu zen abestia da. 1,3 miloi ikustaldi ditu. Bere bideoklipak abestia hurbilagotik sentitzea sorrarazten du; izan ere, abeslariaren amamaren argazki eta bideoak agertzen dira eta horrek guk gure amona edo aitonarengan pentsatzea eragiten du. Horrez gain, Iñigo Etxezarreta abeslaria kitarra jotzen agertzen da, sentimentalki. Bideokliparen puntu interesgarri bat, bere amama gogoan zuela idatzi zuela da.

 

Bideoklipak, alde desberdinetatik aztertuz, esan genezake, elementu positibo pila dituela; adibidez, lehen esan bezala, bideoa osatzeko erabiltzen diren klipak, aproposak dira eta irudien kalitatea oso ona da. Gainera, beste puntu positibo bat, bere amamaren bideo eta argazkiak, antzinakoak izango balira bezala agertzen direla da. Hala ere, bideoan zehar bera agertzen da kitarra jotzen behin eta berriz eta beste plano desberdinen bat jartzea egokiagoa litzateke honek bideoari berari dinamismo handiagoa emango lioke eta.

 

Ondorioz, bideoklipa oso ondo osatuta dago eta aproposa da kantuarentzat. Guztiok umearora eramaten gaituen pieza da.