Etxerik gabe egoetetik, musikan maitatua izatera

“Can’t Feel My Face” izan zen The Weeknd-en musika ibilbidea guztiz aldatu zuen abestia

Olalla Gomez, Malen Aldekoa, Tomas Corvallan eta Ekain Urizarbarrena

Abel Makkonen Tesfaye, The Weeknd izen artistikoarekin ezagutzen du jendeak. Toronton jaio zen 1990ko otsailak 16ean. Abeslari, rapero, konpositore eta produktore diskografikoa da. Bere abestiak tristeak, erromantikoak, eskapismokoak, malenkoniaz beteak eta normalean, bere esperientzia pertsonaletan inspiratutakoak dira. Bere generoa R&B da (ritmoa eta bluesa). Spotify-en hilabetero jarraitzaile gehien dituen artista da, 100 milioira iristen den lehena, eta 112 milioi entzule baino gehiago ditu hilean.

Orain dagoen lekura bere esfortzuagaitik heldu da, baita laguntzen dioten pertsonengaitik ere. Egiten duen musika ona da eta abesti oso famatuak ditu, baina idatzi dituzten abesti batzuk desegokiak dira bideoklipean bertan eta letran azaltzen den gauza batzuengaitik. Meritu handia du, bizitzan gertatu zaizkion gauza guztien ostean, famatua egiteak. Horretan oinarrituta dago “Snowchild”, bere abesti pertsonalena, bere bizitzan gertatutakoaz hitz egiten duena.

IBILBIDEA
2011an, bere ibilbidearen hasiera izan zen. Diskografia bat sortu zuen, XO deituriokoa. Bere lehen firma egin zuen, The Noise-reikin. Gainera bere lehen EP-a sortu zuen The Noise deiturikoa. Urte berdinean, House Of Balloon, Thursday eta Echoes of Silence mixtapes-ak atera zituen. Horren ostean, urtero hainbat gauza publikatu zituen. 2012-an Republic Records-ekin sinatu zuen. Bere lehen albuma sortu zuen Trilogy deiturikoa, 2011an atera zituen 3 mixtape-en batuketa. 2013an bere bigarren albuma atera zuen, Kiss Land. Hortaz gain, 2. mailan debutatu zuen Bilboard 200-etan. 2015ean, Earned It abestia atera zuen. Kantu horrekin, Grammy-a irabazi zuen. Urte berdinean, bere hirugarren album-a atera zuen, Beauty Behind the Madness deiturikoa, lehen postua lortu zuena. 2016an bere laugarren albuma atera zuen Starboy deiturikoa, arrakasta handia lortu zuena. Horri esker, beste Grammy bat lortu zuen. 2018an, Selena Gomez abeslariarekin beste album bat atera zuen My dear Melancholy, deiturikoa. 2020an bere seigarren albuma atera zuen After hours deiturikoa, Blinding Lights, Heartless eta Save your Tears nabarmenduta. 2022koa The Weekend-en azkenengo albuma eta Dawn FM deiturikoa da.

Abeslari ezagun honen “Can’t feel my face” kantaren bideoklipa aztertzean, Beauty behind the madness diskako abestian, sentimendu asko azalerazten dira. Bideoan taberna batean dago bakarrik abesten eta dantzan. Taberna jaramonik egiten ez dioten jendez beteta dago, itxura meheko gizon bat heldu arte. Ile gorriak, sinbolikoki deabrua irudikatzen du eta gizonak pizgailua botatzen dio, sutan piztuz, horrek metaforikoki bere arima deabruari saldu diola esan nahi du. Artista zeharo ezaguna izan arren, aztertzen ari garen bideoklipa desegokia dela deritzogu ezin ditugulako gure giza baliabideak saldu fantasia edo amets frustratu batengatik, norbait ezagun bihurtzeko asmo horrengatik, alegia.