Gaur egun, mundu guztiak daki “Halloween” jaia zer den, eta atzerriko jaia da, hala ere, Mungiako Udalak jai hau euskalduntzeko eta hemengo ohiturak sustatzeko aukera dela ikusi du Gau Baltza ospatzean
Mikel Arin, Lore Lasa, Ekhi Gamboa eta Teresa Goitia. Mungian, 2023ko Azaroak 10
Helburu honi aurre egiteko, programa bat egin zuten eta urriak 31rako prest egotea lortu zuten. Gainera, adin guztietarako izatea lortu dute.
Dena 18:00etan hasi zen, txalapartarekin eta “pertsona bihurrien kalejirarekin”, horrela, ume txikiek disfrutatu ahal izan zuten.
Horren ostean, 19:00etan umeentzako programarekin jarraitu zuten: umeek aurpegia margozteko aukera izateaz gain, , mago erakustaldi bat izan zuten. Hori gutxi balitz, txokolatada ere egin zuten, beraz, goserik ez zuten pasa. Eta azkenik, 21:00-03:00 inguruan erromeria eta DJ-a izan zuten, publiko nagusiagoarentzat.
Mungiako lehen alkateordeak esan duen bezala,
“Gau magiko honen inguruan gaur egungo bizipenetatik abiatuta Gau Baltza bat birsortu nahi dugu, euskal kulturan oso errotuta dagoen jai baten tradizioak ezagutzeko aukera ematen duena, munduko beste leku batzuetatik ezagutzen ditugun ohitura eta erritualekin. Dagoeneko era ezberdinetan ospatzen dute mungiarratarrek jai hau eta identifikatzeko alternatiba erakargarri bat eskaini nahi dugu”.
Guzti hau, Gau Baltzaren esentzia errekuperatzeko egin da, eta arrakasta handia lortu du.
