Neguarekin batera beste hainbat gauza datoz. Klima hotzak, elur panpinak, Mariah Carey-ren abesti famatu hura, kaleak apaintzen dituzten argi distiratsu horiek, apaingarri berde, zuri ta gorriak,… Itxaropenez betetzen gara garai hauetan, baina, zer dago poztasun horren atzean? Konturatzen al gara gastatzen dugun guztiaz? Hausnartzen ahal dugu gastu horiek onartu ezinean dauden eta kalean bizi diren horien egoeraz?

June Argaluza
COVID-19aren inguruko kezka nabarmen jaitsi da azken hilabeteotan eta kalera irteteko gogo biziz egon dira kontsumitzaileak. Gertakari honetatik hurrengo alde on eta txarrak atera ditzakegu: Alde batetik, erosketak egitean haursnartzen hasi da jendea, preziorik onenak bilatzen eta produktu aproposa aukeratzeko erosketak planifikatzen. Beste alde batetik, ordea, Espainiarren bi herenek baino gehiagok (%67) etorkizunean finantza egoera mantendu edo hobetu beharko dutela uste dute, eta Deloitte taldeak egin duen 2022ko Gabonetako kontsumoaren ikerketak dioen bezala, inkestatuen %40ak aurten Gabonetako erosketetan gehiago gastatuko duela baieztatzen du eta %69ak ez du kezkarik adierazten etorkizuneko ordainketei aurre egiteko orduan.
Ildo beretik jarraituz, abenduak espainiarrek erosketak egiteko nahiago duten hilabetea izaten jarraitzen du eta espainiako etxe bakoitzak Gabon hauetan izango duen bataz besteko gastua, 634 euro izango dela kalkulatzen dute jakitunek, 2021ko datuak alderatuz.
Alderdi hauek ikusiz, jaiegun hauek gastu hutsa direla ematen du, aldiz, Gabon espiritua ez ahaztea garrantzitsua dela pentsatzen dut.
Halaber, egun berezi hauetan neurri murriztatzaileak ezartzeko erabakia hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak hurrengoko hitzekin: “Zertxobait ezagunagoak diren ospakizunak direlako, gizarte-jokabide eduki gehiago dutenak” eta “Gabonak desberdinak dira eta neurri guztiak bete behar ditugu”
Era berean, kontuan hartu behar da haurrei egiten dien ilusioa (niri ere ilusioa egiten dit gaur egun), opari bereziak ematen direla eta urtean zehar ikusi ez duzun familia ikusteko aukera ederra dela, halaber. Gogoan dut txikia nintzela goiz goiz izartzen nintzela opariak irekitzeko irritan, gurasoen ohera igo eta salara bajatzen ginen familia osoa, opariak irekitzera. Kriston poztasuna ematen zidan opariak irekitzeak eta eskatutako zerbait ikusten nuenean zeruan nengoela ematen zuen. Gaur egun ere ilusio osoz ospatzen dut egun berezi hau. Egun honek sentimendu asko ekartzen dizkigu, beste kezka guztiak ahaztaraziz.
Hau guztia baieztatzen duten artikulu asko daude, baita pelikula eta serieak ere, guztietan egun honekiko zirrara eta emozioa adierazten delarik.
Orobat, lehendakariaren hitzetara bueltatuz, “Badakigu Gabonetako datak familia-bileren tradizio errotuak markatutako garaia direla” adierazten du Urkulluk, familiarteko bilerak azpimarratuz.
Ilusioa izan arren, etxe batzuetan arazo ekonomikoak egon daitezkeelako hurrengoko proposamenak baliagarriak izan daitezke:
Alde batetik, apunte antzekoak egitea gomendatuko nuke. Apunteetan hurrengoko galderak planteatuko nituzke: Zenbat diru gastatu duzu? ; Zenbat diru duzu? ; Zenbat diru gastatu ahal duzu? ; etab.
Bestetik, guztia erosi beharrean, etxean gauzak egitea da nire azken proposamena. Adibidez apaingarriak. Etxeko materialarekin egin daitekeen zerbait da eta familiarekin eginez asko hobetzen da esperientzia.
Esandako guztia kontutan hartuta, egun miragarri hauek miresteaz gain, kontu handia izan behar dugula ondorioztatzen dut, disfrutatzeaz gain, inguruan gertatzen denaz ohartu behar garelako, ahalik eta gehien erosi gabe, beharrezkoa bakarrik hartuz.
