Gabonetako abesti famatuena hain ona al da?

Izenburuarekin soilik ezagutzen den abesti internazional hau
urtero gabonetan gure buruan erreproduzitzen da.

Nerea Abrisqueta

Mariah Carey, 1969an Estatu Batuetan jaiotako abeslari, konpositore, musika produktora eta aktore famatu bat da. Bere abesti famatuari buruz hitz eginego dut zehazki, All I want for christmas is you abesti
famatuari buruz. Abesti hau, 1994ean publikatu zen eta gaur egun irratian, zentro komerzialetan… entzuten jarraitzen da. Hain famatua da, youtuben bakarrik, 773 milioi ikustaldi dituela.

Alde batetik, abesti hau oso egokia iruditzen zait, izan ere, umeentzat egokia da, baita giroa alaitzeko ere. Gainera, ez du abesti osoan zehar arrazakeria edo homofobia mezurik bidaltzen, beraz balore onuragarriak errespetatzen ditu. Horregatik, uste dut All I want for christmas abestia oso ondo dagoela, izan ere pertsona guztientzat eginda dago.

Bestalde, polemikan sartuz, Mariak jantzi oso estuak erabiltzeak eragina izan du, komentarioak jasan bai ditu. Ondorioz, hainbat kritika negatibo jasotzen ditu egunero bere ikusleen aldetik eta honek bullying-a sufritzea eragin diotela aitortu izan du behin baino gehiagotan abeslari estatubatuarrak.

Beraz, nahiz eta Mariah Carey-k kritika asko jasan izanak bere bidea oztopatu duen, abesti honek fama mundiala lortu egin du eta abeslariak aurrera begiratzen du kritikei jaramonik egin gabe.