Gaur egun, informazioa etengabe jasotzen dugu sare sozialen eta aplikazioen bidez. Baina ez da beti erraza jakitea zein den egiazkoa eta zein ez. Horregatik, informazioa egokia eta benetakoa den jakiteko, jarraitu hurrengo pautak edo gomendioak:
-Informazioaren gehiegizko eskaintza eta desinformazioaren arriskua→ Gaur egun, sare sozialetan eta aplikazioetan jasotzen dugun informazio kopuru handiak nahasmena sortzen du eta gezurretan sinesteko arriskua areagotzen du.
-Adimen artifizialaren eragina desinformazioan→Tresna digitalek, adibidez; ChatGPT, eduki faltsuak sortu eta zabaltzea errazten dute, eta horrek desinformazioa azkartu eta zailagoa egiten du antzematea.
-Gaitasun kritikoaren garrantzia→ Informazioa onartu edo partekatu aurretik pentsatzea, galderak egitea eta kontrastatzea funtsezkoa da egia eta gezurra bereizteko eta manipulazioak saihesteko.
-Gezurrak antzematen ikastea oso garrantzitsua da→ Iturri fidagarriak bilatzen, manipulazioaren seinaleak identifikatzen eta sare sozialen funtzionamendua ulertzen ikasi behar da, engainuak saihesteko.
