Gatibu, “Agur kapitaina”

Euren gaztaroari omenaldia egin dio talde gernikarrak

Gatibuko musikalariak duela zenbait urte

Oso hunkigarria da kanta honek dakarren historia. Beste behin ere harritu gaitu Gatibuk, azken bideoklip honen bitartez. 

Gatibu; Alex Sardui abeslariak, Haimar Arejita gitarjoleak, Gaizka Salazar bateria joleak, eta Mikel Caballerok, baxua jotzen zuenak, osatzen zuten talde ahaztezin hau. Aipatu dugun azken partaide hau, 2024. urtean zendu zen Mexikon zegoen bitartean. Bihotz-gelditze bat pairatu zuen, bere biziari amaiera emanez. Gertaera honen ostean, hiru partaide gelditu dira, baina 2025eko abenduaren 13an amaiera emango diete euren ibilbideari, BEC-en (Bizkaia Arenan).

Hauen azkenengo kantaren inguruan hausnarketa eginez gero, ikusi genezake, estetika zuri-beltz batean oinarritzen dela hauen beste bideoklip asko ez bezala. Estetika honen bitartez, hauen oroitzapenak bergogoratzen dituzte. Lau gazteren istorioa azaltzen digu bideoklipak, gaztetako Gatibu taldea simulatuz. 

Bitxikerietan fijatuz, lore asko erabiltzen direla ohartu gaitezke, gehienbat eguzkiloreak, azken hauek, babesa eta kemena erakutsi nahian edo. Kantuaren letra aztertuz gero, ikusi genezake Alexek behin eta berriro aipatzen duela “maite ta bizi, bilurrik barik, bizitza erre, azken momenturarte, joan arte”. Honekin esan nahi digun mezua oso argia da; bizitza azkenengo momenturarte disfrutatu eta bizi behar dugula, eta ez dakigunez noiz arte iraungo dugun bizitza honetan, maitatzeko gure gertukoak beldurrik barik. Kanta honetan aipamen berezi bat egiten diote denbora guztian gure Mikel Caballerori, honekin dituzten oroitzapen eta bizipenak aipatzen direlako momentu oro. Azken partaide honen heriotza oso zauri handia izan da taldearentzat eta erretiratzearen zergatietako bat hau izan daiteke.
Eskerrik asko Gatibu, ez zaitugu inoiz ahaztuko. Gure bihotzean beti egongo da leku bat zuretzat!!!