Azken hilabeteetan, Vito Quiles, aktibista polemikoa, hainbat unibertsitate publikotan hitzaldiak ematen saiatu da, “España combativa” izeneko ekimenaren barruan. Hala ere, ekitaldi horiek gatazka ugari sortu dituzte, bai ikasleen artean, bai unibertsitateen zuzendaritzetan.
Adibidez, Bartzelonako Universitat Autònoma de Barcelona-n urriaren 16an ikasle independentistek hitzaldia blokeatu zuten, eta Mossos d’Esquadra poliziak esku hartu zuen. Nafarroako Unibertsitatean, berriz, urriaren 30ean aurreikusitako ekitaldia bertan behera geratu zen, baina ikasleen eta kolektibo antifaxisten protestek istiluak sortu zituzten eta bi pertsona atxilotu zituzten.
Gertaera hau garrantzitsua da, alde batetik, unibertsitateen autonomia eta askatasuna defendatzeko borroka agerian uzten duelako, eta bestetik, adierazpen askatasunaren eta gorroto-diskurtsoaren arteko mugak eztabaidagai bihurtu dituelako. Gainera, poliziaren esku-hartzeak instituzio publikoen funtzionamenduari buruzko kezka sortu zuen, eta gazteen artean polarizazioa areagotu zuen.
Gure ustez, garrantsitzua da gai hau ezagutzea eta honetaz hitzegitea ikasleentzat zuzenean esanguratsua delako: unibertsitateak ikasketa eta askatasun guneak dira, eta horiek propaganda eta polarizazio tresna gisa erabiltzea arriskutsua da. Taldekideek jakin behar dute nola babestu behar diren espazio akademikoak gorroto-diskurtsoetatik eta manipulazio politikoetatik.
