Inteligentzia Artifizialaren erabilera gazteen artean handitzen ari da, eta ChatGPT bezalako tresnak ikasleen artean oso ezagunak bihurtu dira. Hala ere, horrek ikaskuntzan eta sormenean izan dezakeen eraginak kezka sortzen du. Ondorioak hainbat alorretan nabari dira:
Batetik, ikerketa batzuek adierazten dute IA erabiltzeak idazteko jarduera murriztu dezakeela eta informazioa atxikitzeko zailtasunak sor ditzakeela. Horrela, ikasleek informazioa barneratzeko eta ulertzeko gaitasuna gal dezakete.
Horregatik, ikasleek IA arduratsuki erabiltzen ikasi behar dute. Laguntza-tresna gisa erabiltzeari garrantzia eman behar diote, beren pentsamendua ordezkatu beharrean. Horrela, ikaskuntza prozesua aberatsagoa eta osasuntsuagoa izango da.
Laburbilduz, IA tresna baliagarria da, baina erabilera egokia eta kritikoa funtsezkoa da gazteen hezkuntzan.