Gernika zaborren azpian

Bonbardaketaren garrantzia Euskal Herrian, egoeraren errealitatea

Gernikako suntsipena erakusten duen argazkia

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an gertatu zen. Alemaniarren eta Italiarren hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Ia egun osoan zehar, hain zuzen ere arratsaldeko 16:30tik gaueko 19:30ak arte. Hau da, bonbardaketa nahiko luzea izan zen. Bonbardaketaren helburu nagusiak populazioa beldurtzea, erresistentzia apurtzea eta Franco jeneralak bere aliatu faxisten laguntza probatzea ziren. Herritar asko hil egin ziren eta sute handiak sortu ziren. Gertatutakoak nazioarteko haserrea sortu zuen, eta Gernika faxismoaren krudelkeriaren sinbolo bihurtu zen, baita Picassoren Guernica koadro ospetsuaren inspirazioa ere. Argazkian erakusten dena da Gernika bonbardeatuta izan ondoren, zabor guztiekin eta hiriko galdutako oroipen guztiekin.

Gertaera hau oso garrantzitsua eta interesgarria da, lehenik eta behin gure alboko hiri batean gertatu zelako. Agian guk orain ez dugu modu kontzientuan pentsatzen noraino izan zen larria, baina benetan Euskal Herriarentzat eragin oso handia izan zuen, sarraski itzela gertatu zen. Gainera, garrantzitsua da Bigarren Mundu Gerraren hasieran gertatu zelako eta gertaera hau mundu osotik zabaldu zelako. George Steer izan zen Gernikako bonbardaketaren berri ematen zuen kronika bidali zuen korrespontsala, The Times egunkarian lan egiten zuen.