“Gure bihotzaren taupada” Bulegok sortutako abesti bat da, abenduaren 6an publikatua. 2019an sortutako pop musika taldea da. Tomas lizarazu, Xabi Arrieta, Jontxu Ape, Ruben Lizarralde eta itziar Beitia parte hartzen dutenak. Abesti hau 2024ko Durangoko Azokan aurkeztu zuten lehen aldiz, eta euskaraldiaren laugarren edizioaren soinu banda izango da.
Elementu positiboei dagokienez, kantaren sarrerak, erritmo bizia eta erakargarria du adin guztietako pertsonentzat. Abestiaren doinua, modernoa eta gogoraerraza da, hau da, edozein momentutan entzuteko egokia. Gainera, bideklipa oso polita da, leuntasun eta naturaltasunarekin sentimenduak transmititzen dituelako denbora osoan.
Hala ere, kanta aztertuz gero, badira zenbait elementu ahul. Alde batetik letren sinpletasuna positiboa izan arren, batzuetan errepikakorra edo astuna iruditu daiteke. Bestalde, musikalki, egitura oso klasikoa da, eta arrisku handirik ez dute hartu, estilo ezagunean eroso mantenduz. Horrek, entzule batzuengan originaltasunaren sentsazio falta sor dezake.
Gure bihotzaren taupada kantu alaia eta entzun erraza da, une onak ospatzeko aproposa. Nahiz eta berrikuntza gutxi izan, bere energia positibo eta koreografiak liluratzen gaitu.
