GUROT LARRAMENDIRA HELDU DA

DBH 2ko hiru ikasleek Gurot lehiaketa irabazi dute

Gurot lehiaketako irabazleak Larramendi ikastolan

Pasa den astean Gurot lehiaketako finala ospatu zen San Mamesen. Finalean Larramendiko hiru ikaslek hartu zuten parte; Julen Golzarri, Aritz Arostegi eta Eneko Bilbao izan ziren irabazleak. Honetaz gain, beste bost hirukote ere aurkeztu ziren, baina Larramendi Ikastolako ikasleak txikienetarikoak izateaz gain, lehenengo postua lortu zuten ahalegin handia egin eta gero. Gaur DBH3 ko hiru ikaslek haiekin hitz egiteko aukera izan dute eta Gamiz-fikatarrak galdera denak erantzun dituzte elkarrizketan. Solasaldian zehar, Guroteko esperientzia azaldu eta beraiei buruzko informazioa kontatu dute. Bide luzea egin dute finalera heltzeko eta azkenean irabazleak izatea lortu dute. 

Zer da Gurot? 

Trivial bezalako aplikazio bat da, Euskal Herriko kultura eta beste zenbait gai galderekin eta hauek zuzen erantzuteagatik puntuak lortzen dituzu, eta puntu gehienak lortzen dituenak irabazten du. 

Zergatik erabaki duzue Guroten parte hartzea?

Ideia ona zela pentsatu genuen, izan ere, nahi zuenak izena eman ahal zuen, eta ez irabazteagaitik ez genuen ezer galtzen, beraz, esperientzia eta lagun arteko momentuengatik aurrera egin genuen.

Zer irabazi duzue?

Warnerera joateko bidaia bat lagun batekin eta 120€-ko bono bat Mungiako dendetan erabiltzeko irabazi dugu.

Zaila izan da irabaztea?

Nahiko zaila izan zen, izan ere ordu bat egunero jolastu behar izan dugu eta gainera galderak ez ziren oso errazak, eta zailtasun handi bat zuten. Honetaz gain, finala oso zaila izan zen, baina partaide guztiak oso jatorrak eta azkarrak ziren. 

 

Zelan izan zen final handiaren esperientzia?

Nahiko urduri egon ginen eta finala San Mamesen ospatzen zenez, oso ikuspegi politak izan genituen eta batzutan esan dezakegu despistatzen ginela, baina errepikatzeko esperientzia izan dela pentsatzen dugu. 

 

Plazer bat izan da DBH 3ko ikasleentzat Gamiz-fikatarrak taldearekin egotea, eta bere esperientziaren berri izatea. Pozgarria da osoLarramendi ikastolan honelako gauzak gertatzea eta batez ere Larramendi ikastolako ikasleek honelako lehiaketak irabaztea. Eskerrik asko zuen bizipenak Larramendi Ikastolako Prentsako ikasleekin partekatzeagatik!!