Urriaren 31a oso famatua egin da munduan zehar. Katalunian, esaterako, “caztañada” egiten da, janari bat antolatzen dute eta janari horretan, gaztainak, patatak eta paella bat prestatzen dute. Gozotegietan eta okindegietan lortu ahal direzen antzeko “almendra-orearekin” egindako gozoki txiki eta borobilak. Bazkari hau askotan ardo goxoarekin laguntzen da.
Euskal Herrian ere, udalek eta herriko elkarteek elkarlanean, hainbat jarduera prestatu dituzte. Han eta hemen Arimen Gauaren jatorria gogoratu dute. “Uzta biltzeko sasoiaren amaiera ospatzeko jaia zen jatorriz, baita ere iluntasunarekin hasten zen zelten urte berriaren ospakizuna ere”. Hainbat herritan “ziria edo saria” edo “Xanduli, Manduli, Kirrikiki.. zer daukazu guri emateko?” oihukatzen ibili dira umeak urriaren 31ko gauean.
Mexikoko Hildakoen Eguna
Mexikon, hildakoen eguna, tradizio ospetsu zahar batetik dator, egun haietan kalabazen ordez, garezurrak jartzen zituzten, mamu eta monstruoen ordez, cempasuchil loreez eta hildakoen ogiagaz apaintzen zuten kaleak.
Hildakoen eguneko protanonista, Catrina da. Mexikoko XIX eta XX. mendeetan prentsa grafikoan agertu zen. Aren helburua Mexikoko ohiturak, kultura eta egoera politikoa irudikatzea eta jendeari transmititzea.