Iraganeko edo gaur egungo kontuak?

Argi dago urteetan zehar zorionez aurrerapauso itzelak eman ditugula, baina nabaria da gizarte, alderdi eta pertsona talde batzuen pentsamenduak eta jokabideak zaharkituak geratu direla, faxismoaren itzulera nabariarekin.

Gaur egungo burgesiak, kapitalismoak gizartea gobernatzen eta kontrolatzen ditu, beraien onuren interesetara. Horren erruz, herritarren eta langileen artean ezinegona sortzen da, eta arazo honek dirudunei bakarrik egiten die mesede. Izan ere, beraiek gero eta diru gehiago eskuratzen dute, gainontzeko gizartea prekarietatera (egonkortasun, baliabide edo segurtasun falta) bultzatuz. Faxismoa tresna bihurtu da eliteek boterean jarraitzeko, eta horretarako, sektore zapalduen artean banaketa eta beldurra sortzen dute.

Horren oinordekotzat dugu gaur egun Palestinan gertatzen ari den genozidioa (arraza edo erlijioagatik hil). Arazoa ez dira herrialdeak edo herritarrak; kapitalismoa da, baliabideen kontrola eta zapalkuntza ekonomikoa inposatzen dituen sistema. Beste herrialde batzuen suntsiketan ere islatzen da, gizartean banaketa sakonduz eta elkartasuna apurtuz.

Kapitalismoak krisia areagotzen du, eta horrekin batera, gizartea ideia irrazionalagoak eta faxistak onartzera eramaten du jendea. Sare sozialetan, hainbat influenzerren eta podkasten bidez, beharrezko eskubideen aurkako ideiak saltzen zaizkigu, normaltzat aurkeztuta. Eduki erreakzionarioak gazte askorentzat erakargarriak bihurtzen dira, batez ere heldutasun fasean dauden eta pentsamendu kritiko eskasa dutenen artean. Askok ez dakite faxismoa zer den edo pentsamendu distortsionatu bat dute horri buruz.

Faxismoak inposatu nahi duena pentsamendu bakarra izatea da, gizartearen aniztasuna eta eskubideak zapalduz. Hori gizarte guztian ikus daiteke: feminismoaren kontrako jarreretan, etorkinen, langileen eta gazteen eskubideen zapalketan, eta LGTBIQ+ komunitatearen aurkako indarkerian.

Gure gizartea erle kolonia bat da. Piramide itxurakoa, non erle erregina (politikariak) eta zanganoak (dirudunak, enpresa jabeak, burgesia) erle langileen (langileak, gazteak, etorkinak) bizkar bizi diren. Kolonia honen funtzionamendua, naturaz kontrakoa izateaz gain, injustiziaz beteta dago. “Zanganoak” gabe, gizartea askoz ekitatiboagoa eta bidezkoagoa izango litzateke, guztiek beren funtzioa izango luketelako.