2005. urtean argitaratu zen filma da. Paul King izan zen zuzendaria eta Jonny Deep protagonista. Filmaren pertsonaia nagusiak hauexek dira: Willy Wonka, gozoki saltzailea; Charlie Bucket, umea; umearen gurasoak eta aititea; eta, Charlirekin doazen umeak: Veruca Sait, Violet, Mike eta August.
Charlie eta bere familiaren egoera ekonomikoa eskasa da, txiroak dira. Charlik txokolatina baten frabika famatu batera joateko tiket bat lortzen du beste 4 umerekin. Fabrikara sartzean, Willy Wonka ezagutzen dute eta froga batzuk gainditu behar dituzte fabrika haien izenean edukitzeko. Azkenean, Charliek fabrika irabazten du eta haren familia pobreziatik ateratzen du, nahiz eta bidean oztopo ugari eduki.
Umeen irudimena pizten du eta umeekin ikusteko oso aproposa da barre egingo dutelako. Aldiz, nerabe batentzat aspergarria izan liteke, agertzen diren frogak oso irrealak direlako eta mundu errealetik asko urruntzen delako.
Film honek oroitzapen oso politak uzten ditu, oso dinamikoa delako: gertara ugari eta entretenigarriak agertzen dira. Irudimena mugarik gabe! Film honek fantasiazko mundura eramango zaitu.