1-. Gutxi gora behera zenbat urterekin hasi zinen dantzan?
9 urterekin hasi nintzen eta gaur egun ditut 29. Beraz, 20 urte daramatzat dantzatzen.
2-. Zergatik uste duzu gustuko duzula dantza?
Esango nuke dantzatzen hasi nintzela nire energia guztia kanalizatu behar hori txikitatik izan nuelako, mugitzeko edo kirola egiteko beharra nuen. Momentu bat heldu zen zeinetan saskibaloiari ordu asko dedikatzen nizkion. Beraz, une horretan dantzaren edo saskibaloiaren artean bat aukeratu behar izan nuen. Dantza aukeratu nuen, izan ere, dantza niretzako espresatzeko modu bat da. Oso triste egon al naiz, baina musika entzuterakoan nire gorputzak mugimendua eskatzen dit.
3-. Zuk Ross dantza eskolan dantza egiten duzu, ezta? Eta hainbat bideoetan ikusi ahal zaitugu: adibidez, Gatiburen eta Izaroren ‘’Aske maite’’ abestian. Ze beste kolaborazioa egin dituzu?
Ross eskola duela 15 urte sortu zen. Rossek eman zizkidan hasiera hasieratik danza klaseak, eta behin ospea izan zuenean Gernikan dantza eskola ireki zuen.
Nik pertsonalki Gatiburen bideoklip horretan parte hartu nuen baina beste hainbat bideoklip egin dituzte eta ni ez naiz agertu. Akademia honek aukera asko ematen dizkigu; dantzarekin mundura zabaltzeko aukera ematen die dantza ikasleei.
4-. Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu?
Ni hizkuntza irakaslea naiz. Eta hizkuntzak asko gustatzen zaizkit, beti izan dut grin hori hizkuntzak ikasteko. Oso lotuta dago munduko kulturekin eta pertsonak ezagutzearekin. Ez da bakarrik hizkuntzen gramatika bera, hizkuntzen atzean dagoen jendea da erakartzen nauena.
Hitz egiten ditudan hizkuntzak euskera, gaztelania, inglesa eta alemana dira, baita frantsesa apur bat ere. Ulertu ahal ditut italiera eta portugesa, baita Indian egon nintzenean batelu apur bet ikasi nuen nire ingurukoek hitz egiten zuten hizkuntza zelako. Afrikan egon nintzenean suajili apur bat ikasi nuen.
5-. Asko bidaiatzen duzu, ezta? Zenbat herrialdeetan egon zara gutxi-gora behera?
Buruz ez dakit, baina mugikorrean aplikazio bat daukat. Orain buruz esanda, gutxi gorabehera 35 herrialde ingurutatik pasatu naizela esango nuke.
6-. Zein izan da gustukoena?
Hori oso zaila da aukeratzeko; ez dakit, herrialde bakoitzak bere xarma dauka. Bidaiatzen jakin behar da eta zoritxarrenz, bakoitza bere betaurrekekin doa. Ni leku batera noanean ez dut nahi turista sentitu eta filosofia horrekin bidaiatzen dut, orduan ez diot herrialdeari ezer eskatzen, saiatzen naiz ez kexatzen, horrek eramaten dit disfrutatzera. Ez duzunean ezer espero eta leku horrek, bere jendeak dena ematen dizutenekoa sentsazio berezia da. Nola bidaitzen duzun, norekin… hori ere garrantzitsua da.
Leku gustukoena… ez dakit, niretzako India oso berezia izan da beti. Afrika kontinente osoa ere bai. Lagun batekin bidaai oso berezia egin nuen, bertan bizi izan genuena berezia izan zen, bera, agian Kolombia esango nuen.
7-.Zenbat urte daramatzazu klase ematen?
Larramendi ikastolan nire 7. kurtsoa da. Larramendira karrera amaitu bezain laster etorri nintzen, 23 urterekin hain zuzen, baina hemen eskolak eman aurreti,k unibertsitatean egon nintzenean ingeleseko partikularrak ematen nituen. Guzti hori kontuan izanda, 10 edo 11 urte daramatzat klaseak ematen.
8-. Zu Gernikarra zara, eta bertan Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko ikerketa-zentroan egin dituzu praktikak ezta? Zer kontatu ahal diguzu horri buruz? Zer egiten duzu berton edo zer egiten da zentro horretan?
Bai, bai, hori oso lotuta dago nire alderdi bokazionalarekin. Gernika Gogoratuz Gernikan dagoen erakunde bat da. Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzen dieten proiektuak bultzatzen dira bertan.
Kontua da nik unibertsitate garaian kooperazio masterra egin nuela eta master horretan praktika batzuk egin behar ziren. Praktikak normalean Asian edo Latino Amerikan egiten dira baina pandemia garaia izan zenez, ezin izan genuen kanpora bidaiatu. Orduan pentsatu nuen: hemen hainbat enpresa daude, hainbat erakunde, hainbat elkarte horretan lan egiten dutenak. Hurbilen zegoena Gernikakoa zen eta horixe aukeratu nuen.
9-. -Eskerrik asko guztiagatik, Itxaso. Zeozer gehitu nahi duzu?
Ez, egia uste dut honela niri buruzko ikuspegi orokorra izan dezakezuela, nire zaletasun edo bizitzari buruzko gauzak konatu dizkizuet. Ez nuke esango bereziki talentu ezkuturik , baina esango nuke esan dudan honek nolakoa naizen erakusten duela.
Eskerrik asko, Itxaso!!
