Ke artean galdutako Galizia

118.000 hektarea baino gehiago erre dira Ourenseko probintzian nabarmendu dira kalte handienak.

Gizon bat sutik ihes. Iturria: Faro de Vigo

Aurten, 2025ean, hainbat  baso-sute izan dira Galiziako autonomia erkidegoan, azken 36 urteetako gertaera okerrenetarikoa bihurtuz. Sute ugari erregistratu dira, ofizialki 118.966 hektarea baino gehiago errez. Sute hauek ehunka pertsona bere etxe/bizitokitik alde egitera  behartu dituzte, 144 etxebizitza suntsituz eta kalte larriak eraginez abeltzaintzako lurretan etab… eta Pena Trevinca (Galiziako gailurrik altuena eta bere baso zaharrena) bezalako naturaguneetan. 

 

Gainera, suteen arrazoiak azpimarratzea garrantzitsua da: lehorteak, tenperatura altuak eta gizakiaren ekintzak faktore nagusiak izan dira. Horrek prebentzio neurriak indartu behar direla erakusten digu, hala nola, basoen garbiketa, herritarren kontzientziazio kanpainak edota teknologia berrien erabilera (adibidez; dronak) sute hauek azkar detektatzeko

 

Galiziako baso-suteei buruz hitz egitea garrantzitsua da, basoak suntsitzen dituztelako, herriak arriskuan jartzen dituztelako eta jende askoren bizitzan eragina dutelako. Gertaera hauek gogoratzeak kontzientzia pizten digu, etorkizuneko arazoak saihesteko eta natura eta landa-komunitateak babesten laguntzen digulako. Guk hainbat familia izan ditugu sute horietan, eta beraiek (herritarrek) hainbat aldiz lagundu behar izan dute. Gure esfortzu guztiek ez dute sute bat gertatzea saihestuko; baina orduan, zer da gertatzen dena  horiek ezin ekidin izateko? Ze beste aukera aurkitu ahal ditugu hauek ez gertatzeko? 

Denon ardura da. Politikariek Galiziako biztanleak eta euren lurrak babesteko ekimenak  bultzatu beharko lituzkete, errekurtso gehiago basoak zaintzera bideratu.  Era berean, herritarrek, gure lurrak zaintzeko ardura hartu beharko genuke. Natura denona  da.