La Manada kasuaren auzia

La Manada kasuaren auziak kolokan jarri zuen biktimaren sufrimendua nondik etor zitekeen. Epaiketa luze eta gogorra bizi zuen bortzatzaileak, bukaerari zapore gazi-gozoa emanez.

La manada kasua, 2016an Pamplonako san ferminetan gertatutako bortzaketa famatu bat izan zen, kasu oso gogorra izan zen eta, zigiluak bezala, oso markatuta geratu da historian. Epaiketak denbora luze bat iraun zuen, hain zuzen ere, ia 3 urte behar izan ziren kasu guztia ezagutzeko. Gertuko lagun baten kasua ezagutzen dut eta niretzako lagunaren kasua entzutea oso gogorra egin zitzaidan; amorrua eta gorrotoa eragiten dit horrelako gauzak gertatzea.

 

Nagore Laffargaren kasua ere Pamplonan gertatu zen San ferminetan, la manadaren kasua baino 8 urte lehenago. Kasu honetan Nagore mutil baten etxera igo zen, eta Nagorek aurre egin zion mutilari, horregaitik, mutilak Nagore hil  zuen 2 orduko jipoia emanez. Benetan kasu gogorra gizartearentzat, gainera, epaiketan ez zuten hilketa moduan hartu, baizik eta homizidio gisan.

Hasiera batean La Manadako bortzatzaileak identifikatzea oso zaila izan zen, San Ferminetan milaka pertsona daudelako eta arropa berdina dauka jende guztiak, baina azkenean polizia neska batek tipoak aurkitzea lortu zuen.

 

Komunikabideek garrantzi handia eduki dute gertaera honen berri ematerakoan, kasua mundu osoan zehar zabaldu zutelako eta egunero zabaltzen zutelako informazioa, gizartea eguneratuta egon zedin.

 

Epaiketan, hasiera batean, abusu moduan hartu zuten gertatutakoa eta denbora luze batean borrokatu dute tribunal supremoan epaiketa definitiboa gertatzeko, gauzak ezin zirelako horrela geratu. Borroka luze baten ondoren,  bortzaketa moduan hartu zuten kasua eta La Manadako kide bakoitzari 15 urteko zigorra ezartzea lortu zen. Beraz, abusu bezala epaitzetik eta 5 urteko zigorra ezartzetik, abusu sexualtzat jotzera igaro ziren epaimahaikideak; eta, 15 urteko zigorra jartzea lortu zen.. 

 

Jende asko epaiketaren aurka zegoen; abusua zela esaten zuten batzuek, baina, benetan, erasoa izan zen. Abusu eta erasoaren arteko esberdintasunari dagokionez,  abusuan ez dago biolentziarik ezta intimidaziorik, baina erasoan bai.

 

Nire aburuz, Luciak soilik izan behar zuen defendatua izateko eskubidea, eta La Manadako kideek ez zuten justifikaziorik egin zutena burutzeko; pertsona miserableak eta balore gabekoak dira eta  krimen oso gogorra gauzatu zuten.

 

Gizartean gauza hauek berriro ez gertatzeko, kontzientzia eta enpatia gehiago landu behar da txikitatik. Oraindik pertsona zoro asko geratzen da kaleetan, baita pertsona oso arriskutsuak ere, baina espero dut hurrengo belaunaldiek kasu hauetaz ikastea eta kontzientzia hartzea. Borrokak ahalbidetzen du justizia; esaera batek dioen bezala, izan zirelako gara eta garelako izango dira.