La sociedad de la nieve filma 2023ko abenduaren 15 ean argitaratu zen. Filmaremn zuzendaria Juan Antonio Bayona da.
Arrakasta handia izan zuen filmak: 1972an, Uruguatik zetorren hegaldi batek Andeetako izotz eremu bat jotzen du. 45 bidaiarietatik 29 bakarrik ateratzen dira bizirik istriputik. Planetako ingurune zeilenetako batean harrapatuta, haien bizitzaren alde borrokatu behar dute.
Aktore nagusi bezala, Enzo Vogrinic, Numa Turcatti-ren papera egiten agertzen da, Horrez gain, bigarren mailako aktoreak daude, esaterako, Matías Reclat, Roberto Canessa bezala, edo Agustín Pardella, Nando Parrado moduan.
Filma honek kritika positiboak eta negatiboak ditu. Alde positiboen artetik, aipatu daiteke filma jende gehiagok ikusi beharko lukeela, izan ere, laguntasuna zer den ikusten da ia pelikula guztian, esaterako, beraien artean janaria partekatzen dutenean. Gainera, irudiaren kalitatea oso ona da, nahiz eta elkarrizketa batzuk ez diren ondo ulertzen soinuarengatik. Beraz, alderdi negatiboei dagokionez, soinuaren kalitate eskasa aipatzea ezinbestekoa litzateka.
Ez galdu aukera “La sociedad de la nieve” filma ikusteko; benetako adiskidetasuna eta biziraupena zertan oinarritzen den erakusten duen istorio unkigarria da.
