Larramendi Ikastolako Prentsa tailerreko bi taldek Beldur Barik lehiaketan sari bana irabazi dute

“Zure hitzen pisua” eta “Ez da soilik gurutze bat“ izena dute haien lanek

3.DBHko Prentsa tailerreko ikasleak pozik sariaren berri izan ostean

Zure hitzen pisua eta Ez da soilik gurutze bat izena dute haien bideoek. Azaroaren 25en eman dute sariaren berri Mungialde mailan; izan ere, Euskal Herria mailan azaroaren 28an argitaratu dira irabazle orokorrak. Alde batetik, lehen lanak emakumeak askatasuna ere merezi dutela adierazten du, guztiok daramagula pisu handia guregan, baina elkarren laguntzarekin pisu hori arintzea lor dezakegula. Bestetik, Ez da soilik gurutze bat lanak emakumeek beregan hartzen dituzten ardurak eta gizarteak jartzen dizkion trabak handiak direla erakusten du. Orokorrean guztiok eskubide berdinak izan beharko genituzkeela adierazten duen bideoak sortu dituzte ikasleek. 

Lehen saria Zure hitzen pisua  bideoak lortu du, Mikele Garitano, Ane Uribe, Izadi Perez, Iraia Manzano, Nile alonso eta Maialen Aginagak egindakoa. Aipamen berezia Ez da soilik gurutze bat lanak lortu du, Erin Callanan, Dana Callanan eta Nora Núñezek sortutako bideoa. Iaz ere, Prentsako 3.DBHko ikasleek saria lortu zuten. Pozik hartu dute berria Larramendi Ikastolako ikasleek.