Larramendi Ikastolako Prentsako ikasleek Bilboko EITBren egoitza bisitatu dute

Irratia eta telebista ezagutzeko aukera izan dute DBH3 eta DBHko ikasleek.

Prentsa taldea Bilboko EITBren egoitzan

Lehen taldea goizeko 09:30etan sartu da Euskal Herriko kazetaritza gunerik handienera. Bertan, kontrola igaro eta irrati gelarantz abiatu dira. Inguruko irrati kate garrantzitsuenak non grabatzen dituzten ikusteko aukera izan dute, hala, irrati kateen funtzionamendua ezagutzen. 

 

Estudioan, alderdi teknikoa zein erredakziozkoa ezagutu dute. Teknikariek, telebistan agertuko dena kudeatzen dute; kazetariek egiten duten lanaren produkzioaz arduratzen dira. Esaterako; seinaleak, soinu efektuak, musika eta abarreakoak txertatzen dituzte heltzen zaizkien bideo edo audioen pasarteetara. 

 

Talde batek eraikina bisitatu duen bitartean, beste koadrilak inguruko taberna baten gosaldu du, gosea asetzeko eta taldeko harremanak estutzeko. Ikasleek irteeran denetarik ikasi dutela baieztatu dute. 

 

Haien atal gogokoena platoa bisitatzea izan da, eguraldia eta kirolak grabatzen diren gelak hain zuzen. Hor, hainbat kamara eta argi mota desberdin ezagutu dituzte; baita aurkezleek eta gonbidatuek hitz egiteko nora begiartzen duten. 

 

Bisita asko disfrutatu dute eta hurrengo urtean errepikatzeko gogoa dute.