Larramendi Report bueltan da

Larramendi ikastolako DBHko ikasleek prentsa tailerrean gauzatzen dutena erakutsi nahi dute urriaren 4ean emango duten prentsaurrekoan.

Larramendi Reporteko DBH3ko ikasleak elkarrizketa bat egiten.

Larramendi Reporteko ikasleek prentsaurreko bat egingo dute urriaren 4ean. DBH3 eta 4ko ikasleek emango dute prentsaurrekoa, prentsa tailerrean egiten duten lanaren berri emateko.

Ekitaldia DBHko eraikinean, 2. solairuan, izango da, 12:10etatik 12:30etara. Bertan, Larramendi Report talde osoa egongo da, esfortzu handiz antolatutako prentsaurrekoa egiten.

Aurkezpenean, ikasturtearen nondik norakoak azalduko dituzte; aldizkari digitalean argitaratuko diren lanen berri emango da. Aurton, aurreko ikasturtean ez bezala, beste irakasle batzuen kolaborazioa eskatzera datoz, ikasgai desberdinetan gauzatzen direnak ere Larramendi Reporten albiste izateko. 

Ekitaldia bideratzeko lan handia egin du Larramendi Report talde osoak, hori bera erakutsiko dute aurkezpen egunean. Bertaratzea interesa duen ororentzat ateak zabalik geratzen dira.

 

Bertan itxaroten zaituztegu!