Larramendiko ikasleek proiektu berri baten parte hartzen dute “Larramendi Report” izenarekin: albisteak, podkastak, elkarrizketak eta beste hainbat kazetaritza genero lantzen dituzte
Noemane Oulad, Unai Junquera eta Martin Mendiola
Irrikan daude honekin hasteko, hainbat ikasle aitortzen duten moduan “hau da ikasturtearen hoberena, interesgariena”. Gainera badakite nola eraman web-a, pasadan ikasturtean erabili zuten-eta. Beste alde batetik, irakasleek atsegin handiz hartu dute lana “ikasleak beste edozein proiektu baino gehiago lan egiten dute, liluratuta gaude”.
Irakasleek bidea emateko proiektuari gaia proposatzen dizkiete ikasleei eta hauek askatasun guztiz albistea, podkasta edo elkarrizketa; beraiek gustoko dutena, garatzen dute.
Proiektua bilatzen duena, albizteak etb lantzeaz gain ikastea, ikasleak taldeka moldatzea da.
Proiektua Larramendi ikastolan eraman da aurrera eta hamarreko emaitzak jasota, beste ikastola asko interesatu dira, hautazko irakasgaietan sartuz. Junior Reporten langileak liluratuta daude, ez zuten pentsatu hain oihartzun handia jasango zuela proiektua “Hamar bat Ikastolak nahi dute ezarri proiektua haien ikasleekin” esan du Martin Perez de Mendiola ikasleak.
